Erabili gure bilatzailea

Bilboko Dokumentalen
eta Film Laburren
Nazioarteko Jaialdia
Azaroak 20 – 27, 2026

International Festival of
Documentary and Short Film
of Bilbao
November 20 – 27, 2026

Festival Internacional de
Cine Documental y Cortometraje
de Bilbao
Noviembre 20 – 27, 2026

Call for entries

Dokumental luzeen proiektuetarako deialdia

ZINEBI Espainiako dokumental eta film laburren jaialdirik zaharrena da, FIAPFek 1974tik etenik gabe aitortua. 67 ediziotan zehar, Bilbo mundu osoko zinemagile berrien topagune izan da.

68. edizioa 2026ko azaroaren 20tik 27ra ospatuko da.

Bilboko Dokumentalen Zinema Foro Profesionalaren IX. edizioa – ZINEBI Networking – 2026ko azaroaren 23tik 26ra egingo da.

Euskadiko eta Espainiako zinemagileak gonbidatzen ditugu beren dokumental luzeen proiektuak aurkeztera: bai garapen-fase goiztiarrean daudenak, bai amaitze-fasean daudenak (dagoeneko aldez aurreko muntaketa bat dutenak).

Izena emateko datak: 2026ko ekainaren 25etik irailaren 9ra

Kontsultatu araudi osoa esteka honetan

IZENA EMAN

Call for entries

Gaztedoku 2026. Dokumentalen eta ez-fikziozko lanen egiletza garatzeko programa

Gaztedoku ZINEBIk gazte talentuari zinema dokumentalaren eta ez-fikziozko lanen esparruan laguntzeko duen ekimena da. Bere izenak euskarazko bi hitz elkartzen ditu, gazte eta dokumentala: asmoen adierazpen bat da, zeinaren bitartez argi eta garbi azaltzen baita programa nori zuzenduta dagoen eta zer nolako zinema axola zaion.

Programak sorkuntzako lehen etapetan dauden eta esku artean proiektu bat duten zinemagileei laguntzen die, zeinak denbora izateko, entzuteko eta sektorearekin harremanetan jartzeko beharra baitute. Gaztedoku ZINEBIk sortu duen sarrera-bide bat da, non sortzen ari den talentua modu erreal batean hurbildu ahal izango zaion dokumentalaren eta ez-fikzioaren ekosistema profesionalari.

2026an, deialdia soilik zinema eskolen, ikus-entzunezkoen fakultateen eta aldez aurretik ZINEBIk gonbidatutako prestakuntza programen bidez antolatu da. Zortzi proiektu hautatuko dira gehienez ere —Euskadiko lau eta Estatuko beste lau—, eta proiektu horietako lantaldeak Bilbora joango dira ZINEBI 68n zehar, beren lana aurkezteko, eta mentore eta sektoreko profesionalekin antolatutako saioetan parte hartzeko.

Hautatutako proiektuetako bik, jatorri bakoitzeko batek, 3.000 euroko laguntza jasoko dute garapenerako, eta bermatuta izango dute ZINEBI 2027ren Foro Profesionalean parte hartzea, betiere proiektuaren egoerak aukera ematen badu proiektua testuinguru horretan aurkezteko.

Gaztedoku 2026k EHU– Euskal Herriko Unibertsitatearen eta SGAE Fundazioaren babesa du.

Kontsultatu parte hartzeko oinarriak baldintzen, beharrezko dokumentazioaren eta izena emateko epearen berri izateko. Eta gogoratu 2026ko deialdian ZINEBIk aldez aurretik gonbidatutako ikastegien bidez soilik eman dezakezula izena.

Deskargatu onairriak

Organizadores
Organizadores
Con el apoyo de
logotipos
Entidades colaboradoras
logotipos
logotipos