Erabili gure bilatzailea

    2019 Ohorezko Mikeldia

    CLAIRE SIMON

    ENTZUTEAREN TRANTZEA CLAIRE SIMONEN ZINEA

    Ikasitakoak destilatu nahi izango bagenitu —Le village filmeko protagonistek mahats-uxua- la destilatzen duten bezalaxe—, Claire Simonen filmografian, erreala den hori eszenaratzeko beharra izango litzateke funtsezko irakaspenetako bat. Horren inguruko zalantzarik ez du fil- matutako topografiak pertsonaia bat gehiago bailitzan berreskuratzen duen horrek (Récréa- tions filmeko patioa, Géographie humaine eta Gare du Nord-en ageri den geltokia, Le bois dont les rêves sont faits-eko basoa, “the village”, …). Jean Rouch-ek sortutako Varan Atelier-etako ikasle bikaina izan zen Simon, eta, halaxe, zine zuzena egiteko moduen eta cine-trance delakoaren eragin nabarmena darie egiten dituen filmei. Eskola hartatik jaso du funtsezko premisa bat: zuzentzea ez dela manipulatzearen sinonimoa, baliabidearen beraren kontzientzia hartzea bai- zik, eta, hortaz, oinarri gisa hartu behar dira ikuspegia sortzeko ezinbestekoak diren sorkuntza partaidetua eta esku-hartze etikoa.

    Erreala denaren alderdirik sakonena erakusteko orduan, zinearen kode eta prozesuak hibri- datzean aditua da Simon, eta, zentzu horretan, protagonisten historiekin, entzutearekin kon- prometitutako praktika zinematografikoaren adibide argia dira bere filmak. Eta konpromiso zinematografiko horrek behar-beharrezkoa du inplikazio fisikoa, kamera esku artean hartzea eta enkoadraketa kontrolatzea, historia kontrolatu ahal izateko, historiaren bidez erakartze- ko, historia bera gorpuzteko… zinea egiteko, azken batean. Trantzea eta konpromisoa hor dira Lussaseko biztanleak entzun/filmatu dituenean, baita eskari bidez sortutako Tënk (Le village) dokumentalean plataforma aurrera eramateko eztabaidak entzun/filmatu dituenean ere; tran- tzea eta konpromisoa hor dira Le Fémis zine-eskolan sartzeko probak egiten ari diren ikasleak entzun/filmatu dituenean (Le concours), edo bakardadea (Premières solitudes) eta gazteen arte- ko maitasuna (800 kilomètres de différence – Romance) entzun/filmatu dituenean; baita emaku- meen askatasun-bilaketa entzun/filmatu duenean ere (Les bureaux de Dieu)…

    Ospatu berri den Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian Simonek adie- razi zuenez, entzuteko ekintza bera da gakoa, filmatua izaten ari den pertsona horrengan arreta jartzea; baina, era berean, eszenan agertzen diren pertsonei elkar entzuteko eskatzea ere bada, horrela soilik sortzen delako harreman egokia. Hala, zinemagilearen hitzetan, “hitzak aireko gaztelu gisa altxatzen dira, eta esperientzia zinematografiko bilakatzen dira”, horrela, trantze filmikoa sortzen delarik. Elkarrizketaren arteak zoria baloratzeko eta nork bere mesedetan erabiltzeko gaitasunak uztartzen ditu. Harreman egokiak sortzeko gaitasunaren bidez, historia handien baitan historia txikiak bereizi ahal izaten dira. Izan ere, eskolako patio batean sartzen da gerra. Vincenneseko basoan sartzen da Kanbodia. Frantzia hegoaldeko herrixka batean sar- tzen da zine dokumental konprometituaren itxaropena. Eta hortxe dago Claire Simonen zinea, entzuten.

    Marta Nieto Postigo
    Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones


    CLAIRE SIMON
    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak