Erabili gure bilatzailea

    Jaialdia

    Aurkezpena

    ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia

    ZINEBI A Klaseko nazioarteko jaialdi bakarra da Estatuan, dokumental eta film laburren kategorian; FIAPFek 1974tik aintzatesten du eta Hollywoodeko Akademiaren Oscar sarietarako kalifikatzaile akreditazioa du. Halaber, Europako Zinema Akademiaren EFA sarietarako, Britainiar Akademiaren BAFTA sarietarako eta Espainiako Akademiaren Goya sarietarako kalifikatzaile gisa akreditatuta dago. ZINEBI jaialdiak artista berriak babesteko nahi irmoa du. Film laburren nazioarteko lehiaketa (dokumentala, animazioa eta fikzioa) eta ZIFF- ZINEBI First Film nazioarteko lehiaketa (opera prima film luzeei eskainia) ditu ezaugarri nagusi. Ohorezko Mikeldi sariak ere banatzen ditu urtero, prestigio handiko zinemagileen ibilbide profesionala aitortzeko; eta Beautiful Docs nazioarteko sailean eta Bertoko Begiradak-Miradas desde Euskadi sailean parte hartzen duten filmak hautatzen ditu. Bestalde, ZINEBI INDUSTRYrekin euskal ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatu nahi da, industriarekin eta hainbat eragilerekin sinergiak sortzeaz gaian. Gonbidatuen, nazioarteko epaimahaikideen eta Ohorezko Mikeldi saridunen artean ditugu, besteak beste, Ennio Morricone, Jean Rouch, Anna Karina, Hirokazu Kore-eda, Marco Bellocchio, Apichatpong Weerasethakul, Claire Simon, Mariano Llinás, Wang Bing, Peter Greenaway, Márta Mészáros, Jeanne Moreau, Arturo Ripstein, Liliana Cavani, Jean-Claude Carrière, Emir Kusturica, Patrice Chéreau, Pawel Pawlikowski, Vanessa Redgrave, Dino Risi, Richard Lester, Elías Querejeta, Manuel Gutiérrez Aragón, Jane Birkin, Carlos Saura, Hanna Schygulla, Cecilia Roth, Luis García Berlanga, Albert Serra, Agnieszka Holland edo Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiak. Urtero, ZINEBIren programazioa estilo eta formatu sortzaile, berritzaile eta iradokitzaileenetara egokitzen da; zinema garaikidean sortzen ari diren zuzendari eta zinemagile berrietara; lurralde filmiko berrietara eta esperimentazio formal berrietara; ikus-entzunezko ekoizpen hibrido eta diziplinartekoetara; mundu osoko zinemagileek egiten dituzten ikerketa etiko eta estetiko berrienetara, bizi garen munduko errealitate konplexuak ikusleei aurkezteko. Jaialdia tokiko politikaren tresna nagusia da Bilboko ikus-entzunezkoen sektorean, eta, Udalaz eta Arriaga Antzokiaz gain —hau da, antolatzaileez gain—, erakundeekin eta eragile pribatuekin lankidetzan jarduteko sare zabala du, hala nola: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Ministerioa —ICAA, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren bidez—, EITB, Europa Creativa Media Desk Euskadi, Euskal Produktoreen Elkartea (EPE-APV), SGAE Fundazioaren Euskadiko Kontseilua, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Euskal Gidoigileen Elkartea, (H)emen Elkartea, Frantziako Institutua, UNICEF, Guggenheim Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa, Golem-Alhóndiga zinemak, Campos Elíseos Antzokia, Euskadiko Filmategia eta FAS Zinekluba.
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators