Erabili gure bilatzailea

    Jaialdia

    Sariak

    Premio Mikeldi

    Maite Leyun euskal artista plastikoak Bizkaiko irudi ezagunenetako baten gainean egindako berrirakurketa da Mikeldi Saria: Mikeldiko idoloa basurdea irudikatzen duen hareharria da, eta Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaren bereizgarria izan da lehenengo ediziotik (1959. urtetik). Orduan, argi azaldu zuten sortzaileek saria aukeratzeko arrazoiak. Dokumentalen arloan nazioarteko zinesarien lehendabiziko lerroan kokatzea zen jaialdiaren asmoa, eta honela justifikatzen zuten sinbolo haren izena eta irudia: “basurdea irudikatzen duen hareharria, Durangon topatutakoa (Bizkaia), Bizkaiko sinbolo bereizgarria da […]; Penintsulan aurkitutako zezen eta aketzen antzera, eskaintza zeltikoa da hau ere, Bizkaikoa soilik den eguzki- edo ilargi-diskoa erakusten duena”.

    Zinebiren 60. edizioan, 2018. urtean, Maite Leyún arduratu zen sinboloa berrinterpretatzeaz, lan horretan Zinebiren identitate garaikidea eta milaka urteko eskultura uztartuta. “[…] ezagun dugun ezer gogoraraziko ez digun, baina, aldi berean, Mikeldi gogoraraziko digun forma berri bat sortzea izan da nire asmoa. Aurretik izandako ezaugarriak aztertuta, inskripzioen ideia berreskuratzea eta diskoaren barnealdean txertatzea erabaki nuen, hori baita pieza originalaren eta proposamen berri honen arteko lotura islatzen duen elementu zentrala. Inskripzio horiei esker, egile berrien lana aitortu ahal izango dugu zine jaialdi honetan. Horrela, antzinako tailla bat abiapuntu duen zeramika-objektua dugu hau; zerbait kontatzearekin batera, gauzak egiteko moduari garrantzia ematen dioten pertsonen lana aitortzeko balioko duen forma berri bat”. (Maite Leyun)

    Leyun Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haren lana zeramikan zentratzen da batez ere, baina, tarteka diziplina anitzekoa ere izanik, errealitate garaikideari lotzen zaio, eskulturaren eta arte ezberdinen arteko mugak gainditzen saiatuz. Haren lanak mundu osoko erakusketetan eskaini dira, eta zenbait sari eta beka jaso ditu: Maximo Ramos Saria Ferrol-en, International Ceramics Studio (ICS, Hungaria) eta ikastegian egonaldia BilbaoArte Fundazioaren Beka, besteak beste. Diseinu, irakaskuntza eta ikerkuntza arloko lanekin osatzen du bere jardun artistikoa.

    Sariak

    Nazioarteko Epaimahaiak honako sari hauek emango ditu:
    • ZINEBI Sari Nagusia (8.000 euro). Sail Ofizialeko film labur guztiak lehiatuko dira.
    • Euskal Film Labur Onenaren Saria (6.000 euro), Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako eta Sail Ofizialean hautatutako film laburrentzat.
    • Espainiako Film Labur Onenaren Saria (6.000 euro), Estatuan ekoitzitako eta Sail Ofizialean parte hartzen duten film laburrentzat.
    • Dokumental Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).
    • Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).
    • Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).
      Gainera, honako sari hauek emango dira:
    • EITB Publikoaren Saria (3.000 euro), Bertoko Begiradak sailean eta Sail Ofizialean proiektatutako 30 minutu baino gutxiagoko euskal film guztien artean bozkatzeagatik.
    • Gazte Epaimahaiaren saria (2.000 euro), zinema-fakultate eta -eskoletako ikasleek euskal film laburrei emandakoa (Bertoko saila).
    • (H)emen ZINEBI saria (2.000 euro) begirada feministei, Zinemaldiko zuzendaritzak (Bertoko saila) izendatutako epaimahai batek erabakita.
    • Zinema Klubaren FAS Saria Zuzendaritza Onenari (2.000 euro), Nazioarteko Lehiaketako film labur batentzat.
    • UNICEF Saria, UNICEF Euskadiko ordezkariek Nazioarteko Lehiaketako film bati emandakoa.
    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak