Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI 66

    VENTANA QUEBEC

    QUEBEC-ERAKO LEIHOA

    Etxepare Euskal Institutuaren eta Quebeceko Bulegoaren elkarlanarekin, ZINEBIk Quebeceko zinema garaikideari buruzko saio berezi bat antolatu du 66. ediziorako. Cinéma de la Ville de Québec (FCVQ) jaialdiaren bitartekaritzari esker, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Pedro Ruiz argazkilari eta errealizadore quebectarraren Le huitième étage. Jours de révolte azken dokumentalaren Estatu mailako estreinaldia izango dugu. Kontakizun hibrido bat da (zati dokumentalak eta antzezleek egindako beste batzuk konbinatzen ditu), Front de Libération du Québec taldeko kide ohia zen Jacques Lanctôt independentista quebectarraren bizitzako pasadizoei buruzkoa; 1979an hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten James Richard Cross diplomatiko britainiarraren bahiketan parte hartzeagatik. Filmaren ardatza Lanctôt Kuban erbesteratuta egon zen garaia da.

    Bestalde, 13. edizioko programaziorako, FCVQk gutun zuria eskaini zion ZINEBIri Quebeceko ikusleentzako saio bat prestatzeko, eta honako film labur hauek aurkeztu ziren: Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola, 2022), Kusikozu (Aitor Irulegi, 2023), La mujer ilustrada (Isabel Herguera, 2023), Semana 12 (Isabel Delclaux, 2023) eta Ximinoa (Itziar Leemans, 2023).

    Truke hori Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bultzatutako Québec – Pays Basque programaren esparruan egin da, bi herrialdeetako artista, sortzaile, jaialdi eta kultur eragileen arteko harremanak estutzeko asmoz.

    THE EIGHTH FLOOR
    LE HUITIÈME ÉTAGE, JOURS DE RÉVOLTE

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak