ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, Iratxe Fresneda zinemagile bizkaitarraren “Tetuán” hirugarren film luze dokumentala aurkeztu du, “Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi” sailaren barruan. Filmaren zuzendariak eta ZINEBIko zuzendari Vanesa Fernandezek aurkeztu dute gaur goizean.

 “Irrintziaren oihartzunak” (2016) eta “Lurralde hotzak” (2018) lanen ondoren, Fresnedak erregistroaren gaineko trilogia berezia ixten du “Tetuán”-ekin, Gentzane Martínez de Osabak, Iratxe Fresnedak eta Oihane Iriartek ekoitzitako sorkuntza dokumentala. Bertan, alaba batek (zuzendaria bera), aitaren iraganaz sentitzen duen jakin-minak gidatuta, berregiteko eta bilatzeko bidaia bati ekingo dio, benetakoa eta zinematografikoa, iragana eta oraina kontuan hartuta.

Tetuan, Almeria eta bere basamortua, Madrilgo kaleak, Pirinioak, Euskadiko txokoak eta Danubio ibaiaren ertzean dagoen Errumaniako herri txiki bat izango dira bidaia honen lekuko. Bilbon egingo du lehen geldialdia (bihar, hilak 16, 20:00etan, BBK Aretoan), Gijóngo-FICX Nazioarteko Jaialdiarekin batera estreinatzeko. ZINEBIk hitzarmen bat sinatu du aurten, zinemaldi horrekin orain arte izandako harreman onak sendotzeko (ia bat etorri ziren beste urte batzuetan, eta aldi berean egingo dira 2022an).

 

AGUR GODARDI

Gijóngo Nazioarteko-FICX Zinema Jaialdiarekin  lortutako akordio horren ondorioz, ZINEBIn ere estreinatuko da Estatuan “See You Friday, Robinson”, iazko Berlinaleko “Encounters” sailean Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuena. Hauxe da, hain zuzen ere, Jean-Luc Godard, garai guztietako zinegilerik garrantzitsuenetako bat, pantailan agertu zen azken aukeretako bat. “Adiós al lenguaje” (2014) bere azken film luzearen ekoizleetako baten deiari erantzun zion. eta Farahanik Ebrahim Golestan irandar zinemagile eta poeta beteranoarekin gutun-trukea egitea proposatu zion. Golestan aitzindaria izan zen herrialde hartako zinema Mendebaldera eraman zuelako,Veneziako Biennalen “A Fire” (1961) film laburra estreinatu ondoren.

Nicole Brenez programatzaile, ikertzaile eta irakasleak eskainiko duen masterclassaren ondoren (Godardekin ere kolaboratu zuen “Adiós al lenguaje” lanean), ZINEBIk Suitzako Rolle herrian duen etxetik autorearen beraren aurrean Godarden zenbait gai nagusirekin bat egiteko aukera aukera eskainiko dio publikoari.

 

DIANA BUSTAMANTEREN ESTREINALDIA EUROPAN

ZINEBIk bere Sail Ofizialean – Nazioarteko Lehiaketa ZIFF ZINEBI First Filmen azken hamarkadako ekoizle latinoamerikar garrantzitsuenetako baten, Diana Bustamante kolonbiarraren, lehenengo lana aurkeztu du. Joan den asteko ostiralean Ameriketako DOC NYC dokumentalen jaialdirik handienean aurkeztua izan ondoren,“Nuestra película” Europara iritsiko da ZINEBIren eskutik.

80ko hamarkadaren amaierako Kolonbia horren telebistako irudien artxibo erraldoiaren gainean eraikitako film-saiakera da, eta kolonbiar belaunaldi oso baten memorian, tartean, zuzendariarena, inprimatutako indarkeriaren historiari erantzuten dio.

“Los viajes del viento” (Ciro Guerra, 2009), “La tierra y la sombra” (César Augusto Acevedo, 2015) edo “Memoria” (Apichatpong Weerasethakul, 2021) bezalako filmen ekoizlea, Diana Bustamantek bere filma Golem Alhondiga zinemetan aurkeztuko du, asteazkenean, 20:00etan.

Jaialdiaren prentsa materiala esteka honetan kontsulta daiteke.