Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    ARTURO RIPSTEIN

    ARTURO RIPSTEIN, MISERIAREN BARROKISMOA

    Arturo Ripstein en zineak hunkitu eta aztoratu egiten nau, era berean. Bere pelikulak ikusten ditudanean ikaragarrizko emozioak sentitzen ditut eta denbora pasa eta gero ere, la beste edozeinenak baino askoz argiago gogoratzeko gai izaten naiz. Badira hogeita hamarren bat urte El lugar sin Ilmites (Mugarik gabeko lekua) ikusi nuela eta ez dut berriz ikusteko aukerarik izan. Hala ere, putetxe kalamastra hartan, itxuraz behintzat ahula zen trabesti baten eta bere ar izatea kolokan Ikusten zuten izaki basati batzuen artean iruten zen tragedia txiki eta ilun hura oso garbi dut gogoan, azkenekoek ezin baitzuten egoera hura jasan.

    Ripstein-en pelikulek, Paz Alicia Garciadiegoren gidoiak erabiltzen hasi zenez geroztikoek batez ere, modu zallean ukitzen cute gehiegikeria: labanaren ahotik, ertzetik nabigatuz, emaitzari esku artetik ihes egiten utzi gabe.

    Izan ere, zain surrealisten eta maisu izan zuen Bunuelen etapa mexikarreko amour fou-ren grinen oinordeko ona izan zen, eta neurrigabeko melodramarik garbieneko elementuekin egindako istorioak aurkituko ditugu: pasio sutsuak, bertan behera uzteak eta izugarrizko desamodioak eroriko dira babesgabeko pertsonalen gain eta hondamendira eramango dituzte, borondatez ez bada derrigorrean.

    Ikuspegi itxuragabekotik kontatutako zikoizkeria metafisikodun istorio hauek erabiltzen ditu Ripsteinek gizakiaren alde lluna erakusteko, itzalaren lerrotik haratago eta ispiluaren beste aldean ezkutatuta dagoena agerrarazteko. Ripsteinen eta Garciadiegoren pertsonaiak bakardadeak eta etsipenak jota daude. min handia egin dietelako edo gaiztoak eta errukigabeak direlako, era hutsal eta ontologikoan, edo, pobreziak gizakiaren alderik okerrena ateratzen duenez, zekenak eta zitalak direlako.

    Eta etsita daudenek, hurbileko etorkizunik ikusten ez dutenez, euren bizkarrera edo errugabeen gainera botatzen dute tragedia: izakia mundu honetan zorigaiztoko izan ez dadin abortatuz, edo norberaren seme-alabak hilez, miseria gorrian bizi ez daltezen. Zentzu honetan, Profundo carmesí eta Así es la vida-koak dira inoiz ikusi dudan sekuentziarikgogorrenetakoak.

    Alde batetik izaki zorigaiztokoak eta bestetik gaiztoak eta kirtenduak batzen dituen giza unibertso txiki hau noraezean dabil koloreanitzeko miseria oparo eta itogarriko eszenatoki barroko eta kitsch batean. Ripsteinen pelikuletan ateetako eta hormetako ugerrak dekoratu espresionistaren kategoria hartzen du.

    Sexua mamitsua da, beroa ¿La mujer del puerto edo La reina de la noche? (Portuko emakumea edo Gaueko erregina) eta bakardadea betiereko itzulera bezala adierazten duena; indarkeria sola da, ikaragarria eta labanaren ahoa bezain funtsezkoa; txarkeria tremendista da, halabeharra bezain sinplea; heriotza erruaren edo mendekotasunaren ezinbesteko prezioa da, eta gainerako guztia gezurra da, broma astuna.

    Juan Bas.
    Idazlea


    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators