Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    RICHARD LESTER

    RICHARD LESTER<. IPARRAMERIKAR LASAI BATEN ZINEMA

    1953an, Richard Lester (Filadelfia, 1932) izeneko zinegile gazte batek, Inglaterran bizitzea erabakiko du, eta, bertan, nazioarteko karrera luze eta oparoari ekingo dio. 1960an, gure herrialdean guztiz ezezaguna en ingeles hau Bilbora etorri zen, The Running Jumping & Standing Still Film izenburupeko film labur batekin, eta Zinemaldiko Nazioarteko Epaimahaiak Zilarrezko Film Labur Onenari Mikeldia eman zion “asmakuntzako aberastasuna eta humore sanoa” zuelako. 11 minutuko lan bitxi honetan, gizon kapeladun batek Ingalaterrako landara begiratzen du teleobjetibo batez, eta pertsonaia estranbotiko batzuk agertzen dira. José Julián Bakedanok Imágenes de un largo viaje. Cincuenta años de cine en ZINEBI liburuan adierazten duen bezala -liburu hau Zinemaldiak erabili du bere berrogeita hamargarren urtean palmaresaren antologia kritiko bat aurkezteko- “Richard Lesterrek slapstick […] trebetasunez berreskuratuko du, zine mutua gogora ekartzen duen giroa erabilita. Amerikar nahiz Inglaterrako nonsense-aren oinordeko, (pelikula hau) sarrera ona da Lesterren obrarako”.

    Halaxe da, The Running Jumping… pelikulak errealizadore honen talentuaren ekinaldia adierazten du. Gero, hirurogeiko hamarkada talentu horrek arte nortasun handiko itxura hartuko zuen; izan ere, izaera surrealista eta komikotasun erozkoen antzeko erregistroetan, kritika eta nazioarte mailan arrakasta handienetakoa lortu zuten bere hiru lan errodatu baitzituen: The Knack…And How To Get It (1965) eta The Beatles-ekin egin zituen biak. Hauei esker, kritiko eta zaletu askok videoclip edo musika-bideoaren sortzailetzat harten dute: A Hard Day’s Night (1964) eta Help! (1965). Hiru pelikula horiek agerian jartzen dute gai- eta forma-apurketarako asmoa, free cinema-tik oso urrunekoa, eta paradigma hura, zeinengatik une hartako britainiar zinema altxatzen jakin zuen, frantziar Nouvelle Vague-rekin batera, europar zine modernoaren aurrekari gisa. Richard Lesterrek hamarkada miragarri hau ixteko, oso pelikula desberdina erabili zuen. Nire aburuz, bere maisulana izan zen, Petulia (1968), hausnarketa latz eta artegagarria, komedia kutsua duena, Iparramerikako erdi-gol mailako bikote harremanei eta giza harremanei buruzkoa. 1970ean, lehen bisitalditik hamar urtera, gure hirira itzuliko da Nazioarteko Epaimahaiaren presidente gisa. Harrezkero, esan dezakegu Richard Lester Uriaren lagun zahar bat dela.

    Hirurogeiko hamarkadan, Bilbora etorri zen ingeles honek ibilbide luzeko zinegile gisa sendotuko du bere karrera. Nazicarteko produkzio handien buru izan zen, luxuzko aktore-multzoak erabili zituztenak: The Three Musketeers (1973), The Four Musketeers (1974) eta Robin and Marian (1976), bere pelikula handietako beste bat, fabula malenkoniatsu eta ederra, Robin Hood aitzaki gisa hartzen duena, denboraren igaroari buruzkoa, galdutako idealei eta heroiak goiztiriko egunetan sumatutako heriotzari buruzkoa. Laurogeiko hamarkadak Richard Lester berretsiko du arrakasta eta errentagarritasun handiko errealizadore gisa: Superman I (1980), Superman II (1983) eta The Return of the Musketeers (1989).

    Karrera luzea eta bariatu hau nahasketa baten ondorio gisa baino ezin da erdietsi: jakin-mina, talentua, ausardia eta, batez ere, lasaitasuna. Azken nolakotasun hori Richard Lesterrek dosi handitan izen behar du, kontuan harten badugu urte sutuetako egile izatetik ofizioa maila handian ezagutzen duen zinegile baten lan industrialera arte igaro baita, Bilbora lehen aldiz etorri zenetik berrogeita hamar urtean sortea lortu dituen irudiak mundu osoko zine zaleen bizitzaren zati direla ondo dakielarik.

    ZINEBIn badakigu lasaitasuna bertutea zaila dela lortzen. Horregatik, eta gure Zinemaldian saritutako lehenetarikoa delako ere bai, Richard Lesterrek ekitaldi berezi honetako Ohorezko Mikeldia merezi du.

    Luis Eguiraun
    Programatzailea

    RICHARD LESTER
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators