Erabili gure bilatzailea

    2019 Ohorezko Mikeldia

    Wang Bing

    WANG BING, EDO ERDIALDEKO INPERIOAREN BAZTERRAK

    urtean Marseillako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian bertan bizi izan ez zu- tenei zail egingo zaie nazioarteko zirkuituan Wang Bing-en (王兵) (Xi’an, 1967) lehenengo filma etenarazteak eragindako inpaktuaren handitasuna ulertzea. West of the Tracks (铁西区, 2003) lanaren 550 minutuek Tie Xi industrialdearen erretratu makala eskaintzen digute; Shenyang hiriko unibertso erraldoi eta hondatu hark gainbehera motel baina geldiezina bizi izan zuen joan den mende bukaeran. Aldaketa handietan murgildutako Txinan, egitura izoztu eta zaharkitu hartako langileen egunerokotasunaren bidez islatu zuen Bing-ek Jiang Zemin-en «Erdialdeko Inperioaren» irekitasun-joera haren alde iluna, Tiananmen-eko manifestazioen eta herrialdea munduko bigarren potentzia ekonomiko bilakatzearen erdibidean. Une hartan, etorkizunean ahaztuak izango ziren pertsonengan begirada finkatzea erabaki zuen Wang Bing-ek; hau da, garatzen ari zen ekonomia berdingabe haren makineria koipeztatzen zuen masa proletario isilari ahotsa emateko hautua egin zuen.

    Lehenengo film luzearen bitartez, Bing-en ibilbide osoan presente izan den lan-ildoetako bat ezarri zuen; izan ere, historiaren marjinetan dauden pertsonak bilakatu izan ditu beti dokumentaletako protagonista. Pertsona horien eguneroko biziraupenaren tratamendu zehatzak bi oinarri ditu: elkarbizitza luzean zehar zuzendariak pertsonaiekin sortzen duen harremana, eta lanetan agertzen diren pertsonek grabatuak izaten ari direla “ahazteko” bideoak dituen aukerez baliatzeko abagunea (hasiera-hasieratik izan da zinemagile digitala da, mende honetan soilik argitaratu den lanaren ikus-entzunezkoaren maisua).

    Behaketa-dokumentalaren izen handietako bat dugu aurrean; izan ere, Wang Bing-ek koherentzia eta zorroztasun handiz garatu du ibilbide eredugarria, besteak beste, Venezia, Locarno, Busan edo Yamagatako jaialdietan aitortua izan delarik. Hark berak beharrezkotzat jotako denbora hartu dute filmek, ez filma jasoko duen merkatuak ezarritakoa. Izan ere, behar beste denbora hartzea garrantzitsua da bere herrikide batzuek duintasun osoz bizi duten (edo bizi izan zuten) eskasiara zintzotasunez hurbiltzeko: haur, gazte eta zaharren eskaletasunetik hasita, bere herrialdean sasi-esklabutzatik hurbil dauden lan-baldintza tamalgarrietan lan egiten duten belaunaldi berrietara bitarte. Bide horretan, aipamen berezia egin izan dio memoria historikoari, esate baterako, Mao Zedong-en erregimenak ezarritako lan behartuen eremuetatik bizirik irten ziren pertsonen testigantzak biltzen dituzten lan bikainak sortuta —Fengming, A Chinese Memoir (和凤鸣, 2007) edo Dead Souls (死靈魂, 2018) filmak besteak beste.

    Rubén Corral
    Programatzailea

    WANG BING
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators