Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    XABIER ELORRIAGA

    MUGARIK GABEKO AKTOREA. XABIER ELORRIAGA-RI OMENALDIA

    Xabier Elorriaga (Maracaibo, Venezuela, 1944) ibilbide luzea eta ospe oneko jarduera profesional emankorra duen aktorea da. Joan den mendeko 80ko hamarkadan euskal zinema berria izenaz ezagututakoaren aurpegirik ezagunena izatera heldu zen. Gure zinearen historiaren momentu gorena izan zen horretan borondate handiko zuzendari bikainen multzoak eta zenbait izenburu ahaztezinek arrakasta handia lortu zuten herrian eta, Frankoren diktaduraren amaieran sortutako fase demokratiko nahasian, Euskadiren irudi berria osatu zuten. Aurrerago historiko izango ziren film aipagarri horien artean, Segoviako ihesa (Imanol Uribe, 1981), Mikelen heriotza (Imanol Uribe, 1984), Albaniaren konkista (Alfonso Ungria, 1984) eta Lau haizetara (José Antonio Zorrilla, 1987) nabarmen ditzakegu besteak beste, azken honetan gidoilari ere izan zen. Aktore gisa osatu duen filmograflaren ondorioz, eta, bereziki, Euskal Herrian produzitu den zinean izandako parte hartze esanguratsuaren ondorioz, ZINEBIk omenaldia egin nahi dio eta Ohorezko Mikeldi saria eskainiko dio jaialdiaren 53. edizioa den honetan. Gerra Zibilaren ondoren erbesteratutako guraso euskaldunak edukirik, Xabier Elorriagak Txilen igaro zuen bere haurtzaro eta gaztaroa. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean bere familia Bilbora itzuli zen eta berak Zuzenbide ikasketak hasi zituen Deustuko Unibertsitatean, gero Bartzelonan jarraitu zituenak. Bertan es kuratu zuen Kazetaritza titula, titulu hori eskuan zuela, berri-emaile lanetan hasi zen eta hamar urtez irakasle izan zen hiri horretako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzien Fakultatean.

    70eko hamarkadan Kriseilu antzerki talde bilbotarrean zuzendari laguntzaile gisa lehen urratsak eman ondoren eta Erroman laburmetrai batean parte hartu ostean, La ciutat cremada filmeko (Antoni Ribas, 1976) protagonista izaten hasi zuen bere aktore ibilbidea eta Circulo de Escritores Cinematográficos elkartearen saria jaso zuen. Lehendabiziko arrakasta honen ondoren beste zenbait heldu ziren, hala nola. A un dios desconocido (Jaime Chavarri, 1977), film honi esker ere Circulo de Escritores Cinematográficos elkartearen saria jaso zuen, Perros callejeros (José Atonio de la Loma, 1977), arrakasta handia lortu zuen zinean, Los ojos vendados (Carlos Saura, 1978), Geraldine Chaplinekin batera, Ensalada Baudelaire (Leopoldo Pomés, 1978), Companys, procès a Catalunya (Josep M’ Forn, 1979) eta El hombre de moda (Fernando Méndez-Leite,1980).

    80ko hamarkadan, lehen aipatufako Euskal Herrian produzitu ziren filmez gain, Xabier Elorriagak bere izen oneko aktore izaera sendotu zuen beste zenbait izenburu berriri esker, besteak beste, Reborn (Bigas Luna, 1981), Victòria trilogia (Antoni Ribas, 1983-1984), aktore onenaren izenean zilarrezko Fotograma sarirako hautagai izatea ahalbidetu ziona, El jardin secreto (Carlos Suárez, 1984) eta Tata mía (José Luis Borau, 1986). 90ko hamarkadatik gaur egun arte, oro har kritikak zein ikusleek ondo baloratu izan dituzten lanetan agertu izan da maiz, hala nola, Tesis (1996), egun nazioartean txalotutako Alejandro Amenabar ezagunaren lehen lanean, Hola, desconocido, laburmetrai munduan egindako lan gutxi horietako bat (Javier Rebollo, 1998), Las bellas durmientes (Eloy Lozano. 2002). A mi madre le gustan las mujeres (Daniela Fejerman /Inés Paris, 2002), The Dance Upstairs (John Malcovich, 2002), El coronel Macià (Josep M° Forn, 2006), Cosmos (Diego Fandos, 2007), La conjura de El Escorial (Antonio del Real. 2008), Dos billetes (Javier Serrano, 2009), Rabia (Sebastián Cordero, 2009), Guillermo del Torren parte hartzea daukan Espainia, Mexiko et Kolonbiaren arteko elkarlana, eta Zigortzaileak (Alfonso Arandia/Arantz a Ibarra, 2010).

    Xabier Elorriagak, aktore lan otzana eta denboraren poderioz haziz joan den talentua agertuta, 80ko hamarkadatik gaur egun arte nazio barneko zen nazioarteko telebistetako telesail, produkzio eta koprodukzioetan ezinbesteko irudi bilakatzea lortu du. Hala gertatu da zenbait katetako telesail ezberdinetan egindako lanekin, hala nola, TVE katean (Anillos de Oro, 1983; Clase media, 1987; Para Elisa, 1993; La verdad de Laura, 2002, eta Paraíso, 2002), ETBn (El Señorio de Larrea, 1999), Antena 3 katean (Canguros, 1995 Menudo es mi padre, 1997, eta Cazadores de hombres, 2008), Tele5 katean (Hospital Central 2000-07, eta El comisario,2006) eta Cuatron (Los simuladores,2006). Horietaz gain Antena3 kateko Valèria (Silvia Quer, 2001) eta Rapados (Román Parrado, 2004) telefilmetan ere parte hartu du, TVE kateko Las cerezas del cementerio (Juan Luis Iborra, 2004) serie txilkiko protagonista izan da eta gaur egun TVE kateko Águila roja (2009-2011) telesail arrakastatsuko kidea da, Espainiako Erregearen rola egiten du bertan. Nazioartean egindako koprodukzio ezberdinetan hartu izan du parte, besteak beste Captain James Cook (Lawrence Gordon Clark, 1987), Lenin the Train (Damiano Damiani, 1988), Le Gorille (1990), Queen of Swords (2000) eta RAI telebistarako burututako La memoria e il perdono (Giorgio Capitani, 2001) eta Virginia, la monaca di Monza (Alberto Sironi, 1994).

    Errealizadore giza esku hartu izan duen lanen artean Euskal Telebista laburmetraia (1980), Antton Ezeizak produzitutako Ikuska telesaileko gela eta Zergatik papox (1986), bere emaztea den Arantxa Urretabizkala idazlearen izen bereko nobelaren egokitzapena nabarmen ditzakegu. Gutxitan egin izan du lan antzerkian, baina hala ere, John Strasberg-ek 1998 urtean zuzendutako William Shakespeareren Ricardo II eta Juan Carlos Pérez de la Fuentek 2005ean Pedro Calderón de la Barcaren El mágico prodigioso antzezlanetan ikusi ahal izan dugu.

    ZINEBI

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators