Erabili gure bilatzailea

    Zinebi Gordailua
    Manuel Marzel Omenaldia

    Manuel Marzel kubatar zinemagilea, Karibeko zinema esperimentalaren funtsezko pertsonaia, omendu egingo dute ZINEBIren aurtengo edizioan. Laurogeita hamarreko hamarkadan —eremu sozialistaren erorialdiak eragindako krisi politiko eta ekonomikoak markatutako garaian—, Marzelen obra begirada transgresore eta poetiko batekin sartu zen bat-batean. Irlaren barruan zinema “amateur” edo independente gisa ulertzen zenaren mugak gainditu zituen, eta betiko aldatu zituen jokoaren arauak: paradigmak hautsi zituen eta kultura hegemonikoaren eta arte herrikoiaren arteko hierarkia zaharrak krisian jarri zituen.

    Bere lehen film laburrak, A Norman McLaren izenekoak, Urrezko Mikeldia jaso zuen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 34. edizioan, eta nazioarteko errekonozimendua ez ezik, sentsibilitate berri baten balioespen sinbolikoa ekarri zuen Kubako panorama zinematografikoaren barruan. Umorez, lotsagabekeriaz eta arrisku formala ulertzeko modu sakon batez, Marzelek animazioa, collagea eta found footagea arakatu zituen, fede krisialdi sakon batek zeharkatutako gizarte batean errealitatearen, identitatearen eta erresistentzia kulturalaren nozioak zalantzan jartzeko.

    Bere legatua inoiz baino biziago dago, eta prekaritate eta intuizio artean benetako zinema iraultzailearen funtsezko baliabideak bilatzen —eta aurkitzen—jarraitzen duten zinemagileen belaunaldiak inspiratzen jarraitzen du. Bere lan benetan konplexu eta askotarikoak erakusten du zinemak askatasunerako gune izaten jarrai dezakeela, baita krisi sakoneko garaitan ere. ZINEBIk Marzelen obra eta espiritua ospatzen ditu, A Norman McLaren berriro proiektatuz, Evidentemente comieron chocolate suizo film laburrarekin batera. Film horiek, buruargitasunez eta ausardiaz, erakutsi zuten irudimena bizirauteko modu bat ere izan daitekeela, baita borrokarako tresna ere.

    Archivistas Salvajes

    Organizadores
    Organizadores
    Con el apoyo de
    logotipos
    Entidades colaboradoras
    logotipos
    logotipos