ZINEBI 63
Irudia. Rebeka Arce.
‘Ez-lekua’ terminoa Marc Augé antropologoak sortu zuen, ‘leku’ gisa aintzatetsiak izateko behar adinako garrantzia ez duten espazio iragankorrak deskribatzeko, hala nola hoteleko gela bat, aireportu bat, merkataritza-gune bat edo supermerkatu bat. Izan ere, pertsona ez da bertan bizi eta ez ditu bere egiten espazio horiek, espazio horiekin kontsumo-harreman bat sortzen baita. Hala ere, 2020ko konfinamenduan zehar, beste pertsona batzuekin gurutzatzen ginen eta haiekin elkarreraginean aritzen ginen espazio bihurtu ziren ez-leku horiek. Testuinguru horietan, ordura arte, ez ginen inoiz gelditu, ez eta erlazionatu ere. Baina, eta ez-leku horiek benetan identitatea balute eta kide izatearen sentsazioa sortzeko gai balira? ZINEBIren 63. edizioaren kanpaina grafikoa galdera horren aurreko erantzun baten bilaketaren inguruan eraikitzen da, eta historian zehar gizakiaren nortasunaren eta irudikapenaren ikur horretara gehien hurbiltzen dena banderak dira.
Iragaitea, ziurgabetasuna eta espazio-denborazko desorientazioa ikusizko narratiban islatu behar ziren. Horregatik, ez-lekuen bandera infinituen sistema bat sortu dugu, ‘bandera bakar’ baten inguruan sozialki eraiki den pertzepzioari kontrajarriz. Sistema hau eraikitzeko, programazio eta diseinu sortzailearen lengoaia erabili dugu, Tokion bizi den Jannis Maroscheck diseinatzaile alemaniarrarekin lankidetzan. Maila grafikoan, banderak gure buruan banderei buruz ditugun ikusizko loturekin erlazionatu behar ziren, baina horietako bakar batera ere hurbilduko gintuzten baliabiderik erabili gabe. Bandera sistema surreala, ausazkoa eta alegiazkoa, aldi berean gizatiarra eta apolitikoa dena; identitatearen eta harreman sozialen fantasia utopikoa.
Rebeka Arce diziplina anitzeko diseinatzailea eta arte zuzendaria da. Bere filosofiaren oinarria kontzeptuak lengoaia bisualera itzultzea da, eta sintesirako eta etorkizuneko eszenatokiak planteatzeko grina duenez, hainbat diziplinatan zehar mugitu da, eta markak, identitateak eta narratiba bisualak sortu ditu, asmo estrategiko sendoarekin eta garapen kontzeptual handiarekin.
Berlinen eta Bilbon hainbat estudiotan lan egin ondoren, 2013an Arcek bere estudioa sortu zuen Berlinen eta Madrilen. Gaur egun, Madrildik lan egiten du kultura, arte, moda, musika eta teknologia sektoreetako mundu osoko bezeroentzat, Sony Pictures, RedBull, Shiseido, Vodafone, Schweppes, Thyssen-Bornemisza Museoa, Madrilgo Udala, Matadero Madrid, Instituto Cervantes, Cineteca Madrid, GetxoPhoto eta Flamenco Festival-entzat, besteak beste.
Arcek diseinatzaile lana ikastetxeetan irakastearekin uztartzen du, hala nola Centro Superior de Diseño – IED Madrid ikastetxean irakasle izatearekin. Era berean, 2021eko ADG Laus sarietako epaimahaikide izan da, 2020ko Gràffica Sarietarako izendatu zuten, eta hizlari izan da, besteak beste, Brief Festival, Ladies, Wine & Design, Madrid Design Festival eta PlayRestart ekitaldietan. Bere lana DIMADek (Madrilgo Diseinatzaileen Elkartea) antolatu duen eta Pierluigi Cattermol komisario lanetan izan duen Madridgrafía dos.uno erakusketaren parte da. Gainera, hainbat bider saritu dute, hala nola ADG Laus, Vimeo Staff Pick, LA Fashion Film Festival eta Selected sarietan, eta argitaratu egin dute, liburuetan eta AIGA Eye on Design, Victionary, Computer Arts, Fubiz, Ètapes, Neo2, Creative Boom eta PAGE Magazine plataformetan, besteak beste.