CANTABRIA-EUSKADI NETWORKING 2022
Zineuskadik eta Kantabriako Presidenteordetza eta Kultura Sailak beste urrats bat gehiago eman nahi dugu ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko, bi eskualdeetako profesionalak harremanetan jarriz.
Koprodukzioa sustatu nahi dugu, eta ekoizleei elkar ezagutzeko eta proiektuak mahai gainean jartzeko aukera emango dizkieten Networking guneak sortu, funtsezkoa baita Euskadiren eta Kantabriaren arteko elkarlana errazteko. Hori dela eta, ZINEBIrekin lankidetzan, jardunaldi bat sortu dugu, ekoiztetxeek eta bertako profesionalek informazioa ezagutu, partekatu eta truka dezaten, eta bi eskualdeetan sektorea indartuko duten lankidetzak sortzeko aukera emango dien espazio bat izan dezaten.
Lehenengo jardunaldi honetan, bi erkidegoetan garatzen ari diren proiektuak aurkeztuko dira eta, gainera, entzute handiko bi ekoizleren aholkuak jasoko dituzte, Marisa Fernández Armenteros (kantabriarra) eta Nahikari Ipiña-renak (euskalduna), zeinak Cinco lobitos (Alauda Ruiz de Azúa, 2022) filma ekoizteko prozesuari buruz ere arituko baitira. Hori guztia ZINEBIren 64. edizioak eskaintzen duen esparru ezin hobean gertatuko da.

PARTE-HARTZAILEAK

Ione Feijoo
Komunikazioa, Marketina, Nazioarteko Garapena
Zineuskadi

Marisa Fernández Armenteros
Ekoizlea
Buenapinta Media

Nahikari Ipiña Sádaba
Ekoizlea
Sayaka Producciones

Mar Izquierdo
Zinema Euskaraz & Diru-laguntzen Arduraduna
Zineuskadi

Victor Lamadrid
Kordinatzailea
Cantabria Film Commission
