ZINEBI – BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIA, Bilboko Udalak antotatuta, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-Entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) laguntzarekin, 65. edizioaren irudia aurkeztu du. Clara Brionesek eta Antton Ugartek sortu dute, Bilbon egoitza duen Vedia Design Studio taldearen sortzaileak.
ZINEBIren 65. Edizioaren irudirako, “argazkigintzaren eta zinemaren zaleek unibertsalki aintzatetsitako ikur ikoniko bat” hartu dute abiapuntu gisa, hau da, enfokea (era berean kanpainari izenburua ematen diona). Ikus-entzunezko sorkuntzaren zerbitzura dagoen tresna da, sortzaileek entzuleen arreta haien lanen alderdi jakin batzuetara bideratzeko aukera izan dezaten.
Kasu honetan, kanpainak “kamera baten lente baten enfokea eta horrek testuetan, argazkietan, irudietan edo ilustrazioetan” duen eragina bistaratzea erabiltzen du. zuzendari eta zinemagile bakoitzaren sormenaren eta perspektiba bakarraren metafora bisual gisa, film bakoitzak “munduaren ikuspegi artistiko eta pertsonal bat baitakar”.
Brionesek eta Ugartek azaltzen duten bezala, “ikuspegi sortzailea eta ikusizko narrazioaren aukera amaigabeak adierazten ditugu, ikuslearen arreta bereganatzeko esentzia eta gaitasuna azaltzen duen baliabide grafiko baten bidez.”
EGILEAK
Bizitza osoa Bilbon diseinu eta publizitate estudioetan eman ondoren, Clara Brionesek eta Antton Ugartek Vedia Design Studio sortu zuten. Marken, tipografiaren, brandingaren eta argitalpen-proiektuen zale amorratuek, kolorea sendotasun bisualeko elementu gisa nabarmentzen dute haien lanetan, jendea hunkitzeko tresna gisa erabiltzeaz gain.
Beren lana diseinuaren ospakizun bat da, ogibide eta adikzio gisa. Horri esker, euren talentua partekatu dute Harper Collins, Belverdere edo Onay enpresekin; Doxa, Katz Estudio edo Zerikusi zinema ekoiztetxeekin; Sierra Sonora, BBK Open Science edo Tribu bezalako jaialdiekin; eta Angelica Barco, Marina Goñi, La Tapadera edo Last Tourrekin elkarlanean egindako proiektuekin.