• Aktore, gidoilari eta zuzendari alemaniarrak ZINEBI Jaialdiaren ohorezko saria jasoko du inaugurazio galan, azaroaren 12an
  • ZINEBIren 63. edizioa azaroaren 19ra arte luzatuko da

ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, Margarethe von Trotta Berlingo aktore, gidoilari eta zuzendariari emango dio bere 63. edizioko Ohorezko Mikeldi sarietako lehena, bere zinemaren sendotasunagatik eta zintzotasunagatik, eta Alemaniako Zinema Berriaren emakumezko ahots handi gisa hasieratik izan zuen bikaintasunagatik, bere obran 68ko Iraultzaren ondorengo Europako gizartean emakumearen ahalduntze gero eta handiagoa islatzen jakin zuen, Zinemaren Historiako zinemagile feministarik eragingarrienetako bat bihurtu arte.

Rainer Werner Fassbinder edo Volver Schlöndorff bezalako zinemagileen aginduetara aktore gisa hasi zen Von Trotta. Zuzendari gisa, bere curriculum luzean “Las hermanas alemanas” (“Die bleierne Zeit”, 1981) filmagatik Veneziako Jaialdian lortutako Urrezko Lehoia eta kritikaren saria nabarmendu behar dira, baita Italiako David di Donatello sariak ere Europako Film Onenarengatik, 1982an “Las hermanas alemanas” filmagatik eta 2004an “Rosenstrasse” lanagatik. 70eko hamarkadaren amaieratik bere film luzeek lehiaketa ospetsuetan parte hartu dute, hala nola Cannes, Chicago edo Montréalekoak. Bere ibilbide zinematografikoari omenaldia egiteko Goteborg, Telluride edo Valladolideko Jaialdietan ohorezko sariak eskuratu ditu, baita 2019ko Lola – German Film Award saria ere.

Foto Margarethe von Trotta ©Alexander Vejnovic

Volker Schlöndorffekin batera estreinatu zen zuzendari lanetan Heinrich Böllen “El honor perdido de Katharina Blum” (“Die Verlorene Ehre der Katharina Blum”, 1985) eleberriaren egokitzapenean. Ondoren, bere ibilbidea jarraitu beharreko eredu bihurtu zen mundu osoko zinemagileentzat bere filmetako nazioarteko oihartzuna zela eta; besteak beste, “El segundo despertar de Christa Klages” (“Das Zweiter Erwachen der Christa Klages”, 1978), “Hermanas, o el equilibrio de la felicidad” (“Schwestern oder Die Balance des Glücks”, 1979), “Locura de mujer” (“Heller Wahn”, 1983)  edo “Rosa Luxemburgo” (“Rosa Luxemburg”, 1986).

Filme horiek guztiak mundu osoko jaialdietan ospetsuak dira eta Alemaniako zinemako aktore ahaztezinak dituzte, hala nola 2003an ZINEBIren Ohorezko Mikeldia jaso zuen Hanna Schygulla, Angela Winkler, Barbara Sukowa edo duela gutxi hildako Jutta Lampe.

Bere azken film luzea Entendiendo a Ingmar Bergmanizeneko dokumentala da (Auf der Suche nach Ingmar Bergmann”, Felix Moeller & Bettina Böhler, 2018), duela hiru urte ZINEBI Jaialdian proiektatua izan zena. Une honetan bere hurrengo filma prestatzen ari da, behin-behineko izenburua “Bachmann & Frisch” duena.

BILBOKO PUBLIKOAREKIN TOPAKETA

Ohorezko Mikeldi Saria jaso duen zinemagileari omenaldi gisa ZINEBIko 63. edizioan Margarethe von Trottarekin topaketa eskainiko da, Goethe Institut erakundearekin batera elkarlanean antolatuta. Publikoarekin topaketa hau Helena Taberna zinemagile nafartarrak moderatuko du, eta larunbatean, azaroak 13, Bilboko Arte Ederren Museoan izango da. Saio berean bere pelikularik laudatuena ere proiektatuko da, “Las hermanas alemanas”, (“Die bleierne Zeit”, Margarethe von Trotte, 1981), estreinaldia eta berrogei urte geroago.

Margarethe von Trottak Ohorezko Mikeldi Saria jasoko du ostiralean, hilak 12, azaroaren 19ra arte luzatuko den ZINEBIren 63. edizioaren inaugurazio galan.

INstituto goethe

SARE SOZIALAK