Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    BARBARA KOPPLE

    BARBARA KOPPLE

    Barbara Kopple Ameriketako Estatu Batuetako dokumentalgile garrantzitsuenetako bat da. Harlan County, USA lanean greban zeuden ikatz-meatzarien erretratu errukiorra eta, aldi berean, suntsitzailea egin zuen. Horren ondorioz, zinegile kritiko eta konprometitutzat bere ospea ezarri zuen, eta errealizadore belaunaldi oso batengan eragina izan zuen. Harlan County, USA lanak Hollywoodeko Akademiaren Oscarra irabazi zuen 1977an, Film Luze Dokumental Onenaren atalean. 1991n, Estatu Batuetako Kongresuak zinema amerikarraren klasiko izendatu zuen, eta Ipar Amerikako Filmen Erregistro Nazionalean sartu.

    Harlan County, USA izan zen bere film ugarietako lehena irudi ezabaezina proiektatu eta publikoa eta kritikariak harrapatzen. 1991n, Kopplek Akademiaren bigarren Oscar saria jaso zuen American Dream filmagatik; bertan, Minnesotako langileen borrokak islatutako Estatu Batuetako industrialde baten gainbehera ekonomikoa aztertzen du. Cabin Creek Films ekoiztetxearen sortzailea da Kopple. Azken urteotan, errealitatera bideratu du bere begirada zorrotza, hainbat gai liluragarriren bidez. A Conversation with Gregory Peck lanean, Estatu Batuetako zinemako aktore ospetsuenetakoaren erretratu liluragarria eskaintzen du.

    My Generation azken filmak Woodstockeko mitoa eta musika jaialdiaren ospakizuna prismatzat erabiltzen ditu, azken 30 urteetako belaunaldi aldaketa sakonak aztertzeko. Jaialdiak behin betiko une kulturala irudikatu du 1969an, 1994an, 1999an Woodstockera joan ziren milioi eta erdi amerikarrentzat. Koppleren filmak gazteak gertakari kultural horren inguruan musikaren, ospakizunaren eta erritualaren bidez nola definitu diren aztertzen du. «Belaunaldi bakoitzak aurrekoek inoiz egin ez duten zerbait egin nahi du, eta hori da Woodstocken gertatu dena», dio Kopplek. Askapen politiko edo sexualaren bidez edo lohizko mendi batean zehar irrista eginez, Woodstockek komunitate eta erritu zentzu zirraragarria ematen du oraindik ere.

    Peckekin egindako lanaz gain, Kopplek Amerikako bi ikono kultural enigmatikoetara bideratu du bere kamera: Woody Allen eta Mike Tyson. Wild Man Blues lanean, Kopplek Alleni jarraitu zion Soon Yi Previnekin eta bere New Orleans Jazz Bandekin batera Europan zehar biran zebilela. Fallen Champ: The Untold Story of Mike Tyson lanak boxeoko txapeldunaren bizitza gorabeheratsua eta eroriko bortitza dokumentatzen du. Defending our Daughters ere zuzendu zuen, Bosnian, Egipton eta Pakistanen emakumeen giza eskubideen gehiegikeriei buruzko begirada zintzoa.

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators