Erabili gure bilatzailea

Zinebi Gordailua
Argentina oroitzapena

Comunicado de Argentina (1977) eta Las Madres de Plaza de Mayo (1985) filmeen artean aldi ilun bat dago. Pantaila beltz batek bereizten ditu bi filmak. Minutuak urteak dira: Argentinako historiako diktadura militar anker eta basatienak iraun zituen zazpi urte bakoitzeko bat. Aurretik dagoena eta ondoren dagoenak esanahi berri bat ematen diote tarteko etenaldi horri. Zauri ireki bat, ez jakiteak eragiten duten mina, isilik geratzen den gizarte bat. John Cagek, bere musika esperimentalaren teorian, baztertu egin zuen isiltasuna ezer gertatzen ez den momentu gisa ulertzen duen ideia; aldiz, giroko soinuak biltzen dituen espazio gisa ulertzen zuen. Zer zurrumurru gordetzen dira koadro beltz horretan? Proiektatutako iluntasunean, isiltasuna konplizitate bihurtzen da: ez dauden horiek, mamuak, bizi dira espazio huts horretan.

Lili Massaferrok bere historia kontatzen du Comunicado de Argentina filmean. Poliziak bere seme Manolo hil zuenetik, Montoneros erakundean militatzeari ekin zion eta mugimenduaren adar femeninoa sortu zuen: Agrupación Evita. Lucha Film taldearen filma konposizio zatikatu bat da, erreskatatutako dokumentuekin egindakoa, eta militante baten bizitza berreraikitzen du, kolpeen minean eta etorkizun posible batean pentsarazteko.

Las Madres de Plaza de Mayo (Maiatzeko plazako amak) erresistentzia kolektiboaren paradigma bat dira. Dolu komun batek elkartu zituen, topo egin zuten, taldea osatu zuten, elkar besarkatu zuten. Zapi zuria aldarrikapen gisa lotuta, plaza okupatu zuten. Isiltasunari oihuka egin zioten aurre, kalera irten ziren, jada ez zirelako bakarrik negar egiteko gai. Lourdes Portillok eta Susana Blaustein Muñozek osatzen dute erretratu aitzindari hau, zeinetan bere borrokaren lekukotasuna ematen baitute eta trantsizio demokratikoaren kemena islatzen baitute.

2022tik aurrera, Elías Querejeta Zine Eskolak bultzatutako Depósito ZINEBI Gordailua ikerketa-proiektuak lehiaketaren funts historikoa osatzen duten filmak berreskuratzea du helburu. Proiekzioak lan prozesu horren guztiaren garrantzia azpimarratzen du: kopiak aurkitzea, ikuskatzea, katalogatzea eta digitalizatzea, eta aretoan erakustea, beste behin ere, jaialdi honetako pantailan.

Paola Buontempo y Matías Fajn

PORTADA

Comunicado desde Argentina Communiqué From Argentina

Ameriketako Estatu Batuak , Lucha Films Collective

Lili Massaferro militanteak lagun estatubatuar bati bidalitako gutun bat off-eko ahotsean eta Argentinako hainbat komunikabideetako artxiboko materiala, Liliren historia pertsonalaren eta bere konpromiso politikoaren laburpen bat egiteko, Argentinaren historia bera ere barne hartuta: peronismoa Evitarekin, bere seme Manoloren heriotza, 70eko hamarkadako mugimendu feminista peronista.

Informazio gehiago
PORTADA

Las Madres: The Mothers of Plaza de Mayo

Ameriketako Estatu Batuak , Susana Muñoz, Lourdes Portillo

Argentinako azken diktadura militarrean (1976-1983) atxilotu eta desagertu ziren horien amen, Maiatzeko Plazako Amen lekukotasuna jasotzen duen duen dokumentala.

Informazio gehiago
>inebi Express” /></a></div>
</div></div>
Organizadores
Organizadores
Con el apoyo de
logotipos
Entidades colaboradoras
logotipos
logotipos