Zura da etorkizuneko materiala. Oihane Ruiz arkitektoa eta Ane Barrutia paisajista baso eta industrietan barrena dabiltza Euskal Herriak mendiarekin duen harremana eta jasan duen eraldaketa historikoa aztertzeko. «Berdea» filmak banda marroiaren ondorioz intsignis pinuak izandako gainbeherari heltzen dio, baita sektorearen dilema produktiboari eta jasangarritasunaren, ekonomiaren eta landa munduaren arteko tentsioei ere. Etorkizunean zer baso mota nahi duen erabaki behar duen lurralde baten erretratu bat.
Álvaro Gómez Pidal zinemagile madrildar gazteak jakiten du bere osaba Manolo 1948an milizia sionistek Jerusalemen hil zutela, diplomatiko gisa ari zela. Tel Aviveko film laburren jaialdi batera gonbidatzen dute. Bertan, Israelgo pasaportea duen palestinar bat du anfitrioi eta, hala, bi errealitateekin jartzen da harremanetan, israeldarrarekin eta palestinarrarekin. Hainbat urtez ikertzen du Manoloren heriotza, eta lekukotasunak eta funtsezko dokumentuak aurkitzen ditu. 2023ko urriaren 7an Jerusalemen zegoenez, gatazkaren eztandarekin harrapatuta geratze da, eta paralelismoak aurkitzen ditu osabaren heriotzaren eta Gazako tragedien artean.
Almeriako sartaldeko negutegien labirintoaren erdian, hau da, Mediterraneoko migrazio-fluxuak gehien tentsionatzen duen Europako eremuetako batean, bi nerabe Rosalíaren kontzertuan sarrerarik gabe sartzen saiatzen dira; bien bitartean, Perra Martínezek bere Scheherezade jantzia egiten du bere pentsu-biltegian, eta Thalía txikia ilusioz prestatzen da Jaietako Erreginaren koroa jasotzeko.
Tarantan Linareseko hiru gazte ikusten ditugu: hamarkada batez baino gehiagoz Europako langabezia-tasarik altuena izan duen hiria da, eta industria-hondakinen, olibadien eta ziurgabetasunaren artean harrapatuta dago. Txinak Europako hegoaldearen berrindustrializazioan aurrera egiten duen bitartean, haiek aukerarik gabeko orainari eta urrutiko bulegoetan diseinatutako etorkizunari egin behar diete aurre.
Erabaki geopolitikoek inora joan ezin daitezkeen horien eguneroko bizitza nola suntsitzen duten azaltzen duen dokumental bat.



