David Aguilar Iñigo
David Aguilar Iñigo, Zazpi T’erdi taldeko kidea. Bere obrak ikus-entzunezko generoen nahasketarekiko interesa agertzen du, eta ez-fikzioaren eta zinema esperimentalaren artean dauden lanak egiten ditu.
La vía flotante (2019, Punto de Vista jaialdiko X films-en irabazlea), El síndrome del vinagre (2017, Alcances-en Aipamen Berezia), Mara Mara (2016) eta Nao Yik (2011 Lehen saria Alcine-n) filmeen zuzendaria da.
Zazpi T’erdi-ren filmak saridunak izan dira Donostia, Málaga, Punto de vista eta Zinebi jaialdietan. Bere azken produkzioa, Erreplika (2024), Thessaloniki Documentary Festival jaialdian estreinatu zen eta Irizar sariaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen SSIFFen.
Aldi berean, formatuak sortzen ditu zinema eta eszena nahastuta. Gaur egun biran dabil Itzulera filmarekin, zeina Dejabu konpainiaren road movie eszeniko bat baita.








