Al Nervión saiakera dokumental bat da, eta Nerbioi itsasadarraren orainaren eta iraganaren artean mugitzen da. Hi8an filmatuta, bere irudi anakronikoak denbora desitxuratzen du eta paisaia bat sortzen du, non ontziolak, garabiak eta eraldatzen ari diren fabrikak lurraldearen memoria zeharkatzen duten migrazio-kontakizunekin hitz egiten duten. Filmak gogoeta egiten du desindustrializazioaz, gentrifikazioaz eta lan-prekaritateaz, eta esperientzia sentsorial eta kritiko bat eraikitzen du, non iragan industriala gaur egun bizi diren gorputzetan eta hirian antzematen den.
Ikasle talde batek iraultza sortzen du bere ikastetxean bere hezkuntza propioaz arduratzen hasten denean. Galiziako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean Comando Igualdade sortzen da, genero eta sexu indarkerietan (bere burua) hezteko eta bitartekari izateko talde feminista autogestionatua. Zinemagintzan diharduen talde bat taldearengana hurbiltzen denean hura filmatzeko, irudiari/begiradari buruzko elkarrizketa sortzaile-hezitzaile bat zabaltzen da. Filmak hainbat ikasturte hartzen ditu eta, filmean zehar, taldeak (bere buruari) begiratzeko modua aldatuko du, eta haien aurreko erresistentziak gora egiten duela eta taldea ahultzen dela ikusiko du. Baina bere kontakizuna kontatzea lortuko du eta etorkizunean izango duen publikoari erantzunkidetasun zinematografikoa eskatuko dio.
Dominikar-mexikar zinemagile gazte batek edertasun kanonei buruzko bideosaiakera bihurtzen ditu bere bizitza eta gorputza Bartzelonan. Bere anaiaren graduazioa dela eta Dominikar Errepublikara doanean, bere familiako medikuak klinika eta ebakuntza geletarako sarbidea irekitzen dio, eta bere proiektu intimoa industria estetiko zentzugabeari buruzko dokumental bihurtzen da. Behaketa klinikoaren eta aitorpen pertsonalaren artean, bere nortasuna, beldurrak eta gorputzetan egindako ebakuntzekiko batzuetan dagoen lilura morbosoa aztertzen ditu.
Begiekin entzuten dugu. Soinu baten jatorria begiekin identifikatzeko gai ez garenean, gure alerta sena aktibatu egiten da. 1729an Idiazabalgo bi anaia erbestera kondenatu zituzten debekatutako tresna bat jotzeagatik: eltzegorra, soka bat zintzilik duen katu-larruz eta buztinez egindako eltze bat.
Epaiketan, garaiko eskuizkribu batean jaso zenez, lekukoek gertaerak gogora ekarri zituzten, berariaz aipatuz soinuaren deskribapena eta haren efektuak. Orain, epaiketa antzeztuz, filmak aztertu egiten du, batetik, soinuaren ahalmen iradokitzailea eta, bestetik, ezezaguna den horrek eragiten duen beldurra.
En el istmo de arena que da forma a la frontera más corta del mundo, una cuerda azul de 80 metros separa España de Marruecos, Europa de África. A un lado, el Peñón de Vélez de la Gomera, fortificado y ocupado por el ejército español desde hace cinco siglos; al otro, la aldea pesquera marroquí de Badis, donde el tiempo parece detenido. La llegada de un cineasta español, incapaz de acceder al peñón pese a su nacionalidad, despierta miradas y recuerdos de cuatro generaciones de vecinos. Lo simbólico converge con lo político y la realidad parece superar la ficción.
Paolok aita eta aitona grabatzen ditu. Bere portaerak grabatzen ditu, gero eta enfasi handiagoa jartzen du euren gorputzetan eta gero eta gehiago identifikatzen da haiekin. Bere emozioez jabetzen ote diren galdetzen dio bere buruari. Berak bezala, jasaten duten elikadura-jokabidearen nahasmenduaz jabetzen ote diren. Nuestra piel levantada gizonezkoen hezkuntza emozionalaren erretratu bat da, zeinak gorputzaren pertzepzioaren eta botere harremanen arteko loturak aztertzen baititu, maskulinitatearen kontzeptua eta tradiziotik eta jai-girotik espazio garaikide digitaleraino izan duen bilakaera ezbaian jarriz.
Pekingo ahatearen zakilaren aurkikuntza harrigarriak (espiral forma eta hogei zentimetroko luzera ditu), komunitate zientifikoa irauli du, baina biologo ausart batek bakarrik egiten dio bere buruari honako galdera hau: Nora doa espiral hori? Zergatik ez du inork hitz egiten baginei buruz?
Umorez eta jakin-min handiz, dokumentalak zientzia, istorio pertsonalak eta tradizioak nahasten ditu, eboluzioa iraultzailea dela erakutsiz, eta espezie desberdinetako emeen bizitzak, gizakionak barne, antzekotasun handiak dituela azaltzen du.






