Zaira Zanguitu
Zaira Zanguituk, ikus-entzunezkoen munduko profesionalak, 18 urte daramatza kameren, gidoien eta jaialdien artean zuzendari laguntzaile gisa, eta orain, Pajarracos izeneko bere dokumentalean ari da lanean. Aldi berean harridura sortu eta hunkitu nahi duen proiektu bat da. Zuzendari laguntzaile gisa, ikus-entzunezko 45 proiektu baino gehiagotan parte hartu du. Maspalomas, Marco edo Los Últimos Románticos dira parte hartu duen azken proiektuak.
Une kontziente batean, heldutasunez eta esperientziaz beterikoan, iritsi da Pajarracos. Proiektua Zineuskadiko Noka Ekoizpena laborategitik pasatu da, eta aurten bertan aurkeztu da Abycineko ikus-entzunezko azokan. Eta, orain, etapa berri bati ekiten dio, Elkarrekin Sortzen-en, euskal zinemagileen lantaldean, Zinebin gogotsu itxaroten dugun aurkezpen batekin.








