Erabili gure bilatzailea

    Berdea

    Oihane Ruiz

    Euskara, Gaztelera | 2026 | 70 min
    Sinopsia
    Zura da etorkizuneko materiala. Oihane Ruiz arkitektoa eta Ane Barrutia paisajista baso eta industrietan barrena dabiltza Euskal Herriak mendiarekin duen harremana eta jasan duen eraldaketa historikoa aztertzeko. Berdea filmak banda marroiaren ondorioz intsignis pinuak izandako gainbeherari heltzen dio, baita sektorearen dilema produktiboari eta jasangarritasunaren, ekonomiaren eta landa munduaren arteko tentsioei ere. Etorkizunean zer baso mota nahi duen erabaki behar duen lurralde baten erretratu bat.
    Fitxa teknikoa
    Oihane Ruiz
    Oihane Ruiz, Ane Miren Barrutia, Marta Casquero
    Marta Casquero, Noelia del Potro
    Looking for: Sales, Distributors, Festival Premiere

    Oihane Ruiz Menéndez

    Oihane Ruiz Menéndez arkitektoa eta hirigilea da. Bere lanaren ardatza biomaterialen ikerketa da —bereziki zurarena eta mizelioareana—, baita horiek landa-ingurunean duten aplikazioa ere. 2024an Labografías-en taldean sartu zen Berdea zuzentzeko, bere lehen film dokumentala. Pripublikarrak eta Hiria Kolektiboa adierazpen artistikoko kolektiboetan parte hartu du, besteak beste, eta haiekin artearen, lurraldearen eta komunitatearen arteko harremana aztertu du. Azken horrekin batera Kalearteak dokumentala zuzendu zuen, espazio publikoko bizitzari eta Bizkaiko herrietako hiri-dinamikei buruzko hausnarketa bat.

    Organizadores
    Organizadores
    Con el apoyo de
    logotipos
    Entidades colaboradoras
    logotipos
    logotipos