Álvaro Gómez-Pidal
Álvaro Gómez-Pidal (Madril, 1989) argazkilari, zinemagile eta artista bisuala da. Argazki Zuzendaritzan diplomaduna ECAMen. Bere obrak alderdi dokumentala eta esperimentala gurutzatzen ditu, eta denbora, memoria eta mugimendua arakatzen ditu. Azinheira (2021), La edad del movimiento (2020), 143, 206, 268 (2019) eta Ferrytale (2019) film laburrak zuzendu ditu. Argazki-zuzendari gisa, Malditos Arrebatados (WIP) eta Deprés de la nit (WIP) film luzeetan lan egin du. Lanak izan ditu ikusgai Revela-T (2017) eta Flecha-n (2016), eta Sony World Photography Awards, Exposure Award eta Celso eta Manolo sarietan aipamenak jaso ditu. Ikus-entzunezko instalazio eta argazkigintzari dagokienez, aintzatespenak jaso ditu honako hauetan: Liquida Photo Festival Grant 2023 (Turin), Encontros da Imagem 2021 (Braga), British Journal of Photography–Arles Open Walls 2020 eta LOOK Photo Biennial 2019 (Liverpool).








