Gurasoek bisita egiten dioten bitartean, Amsterdamen bizi den eta ama izan berri den emakume palestinar batek zailtasunak ditu bere jaioberriarekin harremana estutzeko. Familia dinamikak agerian geratu ahala, erditze osteko erronkak eta familiaren itxaropenak handitzen doaz.
CGI collageak, fotogrametria eta irudi errealak nahastuz, Display Nature-k espazio urbanoek eta digitalek gure naturaren eta geure buruaren ideia nola islatzen duten arakatzen du. Pertzepzioari, merkantilizazioaren zentzugabekeriei eta bizitza moderno artifizialaren baitako deskonexioari buruzko hausnarketa bat. "Naturari forma ematea, zeure buruari forma emateko."
Ikertzaile, erlezain eta haur talde baten arteko topaketen bidez, Euskal Herrian erleek heriotzarekin izan duten lotura kondatzen eta kantatzen du filmak.
Neurri batean bilaketa eta beste neurri batean erritu katartikoa izanik, Miak oroimenez bustitako objektuak eta espazioak sortzen ditu. Era berean, eta batez ere, indarkeriaren arkitektura baten berreraikuntza da; haurtzaroko etxean aitak sexu-abusua egin zion neskato baten ikuspegitik begiratuta.
Perikito bat luxuzko ongizate-hotel batean dago, non bakea eta erlaxazioa agintzen dizkieten hegazti estresatuei. Baina, iturrien murmurioaren eta masaje lasaigarrien artean, kaiolaren segurtasunera itzuli, besterik ez du nahi.
Joseph Mararen bila dabil. Mara bere burua bilatzen saiatzen ari da. Biek festa batean egiten dute topo. Jendea hondartzako hondarrera iritsi den baleaz hitz egiten ari da. Marak ikusi egin nahi du, eta Josephek Marari jarraitu nahi dio, ekaitza datorrela badirudi ere.
Animazio dokumental bat da, Alicja eta Bożena Wahl artista biki berdin-berdinak betidanik batzen dituen lotura aztertzen duena, non ahizpatasuna, maitasuna eta artea bereizezin bihurtzen diren. Filma Alicja Wahl-en egunkarian —Bożenarekin duen elkarrizketa intimo eta amaigabe bat da— eta bi ahizpen lan artistikoan oinarritzen da.
Bost urtean behin, Kaliforniako Taft-eko komunitateak bere Maids of Petroleum (Petrolioaren Erreginak) koroatzen ditu. Filmak lehiatzen diren nerabeak erakusten dizkigu, entseatzen eta lehiatzen ari diren bitartean, ostiral gaueko futbol amerikarreko partida batetik hasi eta azken desfileraino. Petrolio-plataformak funtzionamenduan daude ospakizunaren ertzetan, eta haien azpian dagoen baliabidearen inguruan eraikitako mitologia zibikoa iraunarazten dute. Film labur osoa orainaldian filmatuta dago eta honako galdera hau planteatzen du: zer esan nahi du erauzketak definitutako leku baten herentzia soinean eramateak?

| Cookie | Mota | Iraupena | Deskribapena |
|---|---|---|---|
| cookielawinfo-checkbox-necessary | iraunkorra | 11 hilabete | Cookie hau GDPR-ren cookietako baimen-pluginaren bidez ezartzen da. Erabiltzaileak cookietarako emandako baimena "Beharrezkoa” kategorian gordetzeko erabiltzen dira cookieak. |
| cookielawinfo-checkbox-non-necessary | iraunkorra | 11 hilabete | Cookie hau GDPR-ren cookietako baimen-pluginaren bidez ezartzen da. Erabiltzaileak cookietarako emandako baimena "Ez beharrezkoa” kategorian gordetzeko erabiltzen dira cookieak. |
| viewed_cookie_policy | iraunkorra | 11 hilabete | Cookie hau GDPR-ren cookietako baimen-pluginaren bidez ezartzen da, eta erabiltzaileak cookietarako baimena eman duen edo ez biltegiratzeko erabiltzen da. Ez du datu pertsonalik biltegiratzen. |
| Cookie | Mota | Iraupena | Deskribapena |
|---|---|---|---|
| __utma | iraunkorra | 2 urte | Google Analytics-ek ezartzen du, eta erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da. JavaScript liburutegia exekutatzen denean eta lehendik __utma cookierik ez dagoenean sortzen da. Cookiea eguneratu egiten da, datuak Google Analytics-era bidaltzen diren bakoitzean. |
| __utmb | iraunkorra | 30 minutu | Google Analytics-ek konfiguratutako cookiea da. Saio/Bisita berriak zehazteko erabiltzen da. JavaScript liburutegia exekutatzen denean eta lehendik __utma cookierik ez dagoenean sortzen da. Cookiea eguneratu egiten da, datuak Google Analytics-era bidaltzen diren bakoitzean. |
| __utmc | saioa | Arakatzailearen saioaren amaiera | Google Analytics-ek ezartzen du, eta erabiltzaileak nabigatzailea ixtean ezabatzen da. Ez da erabiltzen ga.js. Cookie hau urchin.js-rekin batera jarduteko erabiltzen da, Google Analytics-en bertsio zaharragoa den horrekin batera jarduteko, alegia, eta cookie __utmb cookiearekin batera erabiltzen da, saio/bisita berriak zehazteko. |
| __utmt | iraunkorra | 10 minutu | Google Analytics-ek ezartzen du cookiea, eta eskaeren tasa murrizteko erabiltzen da. |
| __utmz | iraunkorra | 6 hilabete | Google Analytics-ek ezartzen duen cookiea da, eta bisitariak webgunera jotzeko erabilitako bidearen iturria edo kanpaina biltegiratzeko erabiltzen da. |
| _ga | iraunkorra | 2 urte | Cooki hau erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da. |
| _gid | iraunkorra | 24 ordu | Cooki hau erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da. |
| GPS | iraunkorra | 30 minutu | Youtubek ezarritako cookiea da, eta identifikazio bakarra erregistratzen du, erabiltzaileen kokapen geografikoan oinarrituta horien jarraipena egiteko. |
| test_cookie | iraunkorra | 11 hilabete | Googleren DoubleClick osagarriak cookie hau ezar dezake webgunean, zure nabigatzaileak cookieak onartzen dituen egiaztatzeko. Googleren DoubleClick osagarriak zuri zuzendutako publizitatea hobetzea du xede. |
| YSC | saioa | Arakatzailearen saioaren amaiera | Youtubek ezartzen duen cookiea da, eta txertatutako bideoen bisiten arrastoari jarraitzeko erabiltzen da. |
| Cookie | Mota | Iraupena | Deskribapena |
|---|---|---|---|
| IDE | iraunkorra | 2 urte | Google DoubleClick-ek erabiltzen du, eta erabiltzaileak webgunea nola erabiltzen duen jakiteko informazioa biltegiratzen du, bai eta webgunea bisitatu aurretiko iragarkietarakoa ere. Erabiltzaileei beren profilaren arabera interesgarriak izan daitezkeen iragarkiak aurkezteko erabiltzen da. |
| uid | iraunkorra | 1 hilabete | Webgunearen bisitari kopurua eta jokabidea modu anonimoan neurtzeko erabiltzen da. Datuen barnean, hauek sartzen dira: bisita kopurua, webgunera egindako bisiten batez besteko iraupena, bisitatutako orriak, etab. Erabiltzaileei zuzendutako iragarkietan horien lehentasunak hobeto ulertu ahal izateko erabiltzen dira. |
| VISITOR_INFO1_LIVE | iraunkorra | 5 hilabete | Youtubek ezartzen du. Webgune batean txertatutako Youtubeko bideoei buruzko informazioaren arrastoari jarraitzeko erabiltzen da. |
| Cookie | Mota | Iraupena | Deskribapena |
|---|---|---|---|
| lang | saioa | Arakatzailearen saioaren amaiera | Erabiltzaile baten hizkuntza-lehentasunak biltegiratzeko erabiltzen da cookie hau, biltegiratutako hizkuntza horretan eskaintzeko edukia erabiltzaileak webgunea bisitatzen duen hurrengo aldian. |
| YTC | iraunkorra | 10 minutu | Cookie hau Youtubek ezartzen du, gure webgunean bideoak txertatu eta ikusteko aukera administratzeko |