1905ean, Francisco Durriok irabazi zuen Homenaje a Juan Crisóstomo de Arriaga sortzeko Bilboko Udalak deitutako lehiaketa. Proiektuak ondoz ondoko hainbat atzerapen eta desadostasunak izan zituen, baina azkenean Casilda Iturrizar parkean jarri zuten 1933an. Hainbat gorabeheraren ondoren, orain dela gutxi inauguratu den Bilbao Museoa berri eta handituaren Arriaga Atarian ikus dezakegu. Estilo modernistako irudiak eta iturri-idulkiak osatutako multzoa arteak inspiratzen dituen musa gisa sortu zen, eta lira darama musikaren erreferentzia gisa.
Zinebi 68ko kartelak 20ko hamarkadako estetika du, Durrio bere monumentuan lan egiten ari zen urteetakoa. Urre-koloreak eta beltzak osatzen duten binomioak art decóak berezko lukeen paleta bat sortzen du, eta liraren ordez zeluloide-bobina bat jarri da, zinemaren munduaren erreferentzia gisa. Zazpigarren artearentzako musa berri bat, bere burua irudimenari aske eskaintzen diona, ideia berriak bultzatzeko eta ekintzarako prest. Erreferentzia ikonografiko horrek Bilborekin lotzen gaitu, Jaialdiak Arriaga Antzokian duen egoitzarekin, eta unibertsora proiektatzen gaitu.

