1982an egina, orduko euskal musika dakar ikusentzunezko lanean, rocketik bogan jarraitzen zuten kantautoreak arte. Garaiko erreferentzia nagusiak ageri dira filman. Giro industrialean, inpaktu handiko hasiera dakar Zaramaren eskutik, Oskorri ageri da, Txomin Artola, Ruper Ordorika, Imanol Larzabal, Amaia Zubiria eta Mikel Laboa, besteak beste.