Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI meetings

    Produkzio ereduak animazioaren artean: Artisautza eta industria

    Azaroak 13
    16:00
    Sala Azkuna Zentroa. Sala Bastida Aretoa

    Produkzio ereduak animazioaren artean: Artisautza eta industria

    Bokazioz gutxiengoena den zinemarekin, animazioarekin alegia, konpromiso sendoa duen topagune egonkor gisa egonkortzeko helburuarekin, ZINEBIk arte bisual horren esparruko profesionalei irekitako topaketa bat proposatzen du 65. ediziorako. Animazioaren ekosistema, oro har —eta Euskadin, bereziki— produkzio egitura industrialak egonkortzen saiatzen ari den une honetan, ezin dugu ahaztu, informatikaren aplikazioa lagungarria izan daitekeen arren, badirela genero horren alderdi batzuk, oraindik ere, artisautzari dagozkion moduekin garatzen direnak.

    Isabel Hergueraren Sultanaren ametsa (2023) Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatutako film luzea adibide aproposa da: badirudi Euskadiko animazioaren aurpegi guztiek bidegurutze batean egiten dutela topo, jarduera artisauaren eta antolakuntza moduek industriala den horrekiko izan behar duten bilakaera logikoaren artean (horixe gertatzen da mundu mailan animazioaren sektorearen buru diren konpainiekin, zeinak ez baitira filmetara mugatzen): DigiPen bezalako prestakuntza-zentroetatik edo, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) kasuan, Begoña Vicarioren koordinaziopean hasten diren artista gazteen taldeen ahalegin kolektiboen artean; Izibene Oñederra, Kote Camacho, Mel Arranz edo Aitor Oñederraren lan libre eta erradikalak argitzeko prozesu luzeen artean; eta Bizkaiko UniKo ekoiztetxetik bultzatzen duten estatuko edo nazioarteko lankidetzaren babesean sortzen diren ekoizpenen artean, aipatu Sultanaren ametsa filmetik hasi (Isabel Herguera, 2023) eta Alberto Vázquez, Martín Romero edo Pablo Polledri-ren filmetaraino.

    Animaziozko euskal zinemaren hainbat errealitatetako ordezkariak bilduko dira jaialdi honen 65. edizioan, zeinak animazioak zinema garaikideari ekartzen dizkion forma eta teknika oparotasuna erakustea lehentasunezkotzat jotzen baitu.


    HIZLARIAK


    Sergio Martínez
    Bilboko DigiPen Ekoizpen Animatuko eta Arte Digitaleko Saileko burua

    Aitor Oñederra
    Animadeba Nazioarteko Animazio Jaialdiko zuzendaria, animatzaile, irakasle eta zuzendaria

    Izibene Oñederra
    Zuzendaria

    Alberto Vázquez
    Zuzendari, gidoilari, ilustratzailea

    MODERATZAILEA


    Iván Miñambres
    UniKoren ekoizle exekutiboa

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak