Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Industry

    ZINEBI NETWORKING 2023
    DOKUMENTALEN SORGUNEA
    VI Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionala

    Oinarriak


    ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak —Bilboko Udalak antolatutakoak— ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea, Zinema Dokumentalaren Bilboko VI. Foro Profesionalerako deialdia zabaldu du, zeinaren bidez zinema dokumentalaren esparruan ikus-entzunezko ekoizpena bultzatu nahi baitu. Aurten, ZINEBIren 65. edizioaren esparruan egingo da, azaroaren 14tik 17ra artean. Foroak eskualdeko ikus-entzunezko sarea indartzen laguntzeko proiektuak bilatzen ditu eta dinamizaziorako eragile izan nahi du, sektoreko eragileek zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen industriako tokiko zein nazioarteko erakundeekin duten harremanari dagokionez.

    Parte hartu nahi duten film luze dokumentalen proiektuak aurkezteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik. Izen-emateak honako esteka honetan egin behar dira. Profesionalez eta adituz osatutako Hautaketa Batzordeak eta ZINEBIren zuzendaritzak hautatuko dute, aurkeztutako proiektuen artean, zeintzuk parte hartuko duten Foroan. Proiektuak oso aurreratuta edo jada ekoizpen fasean egon behar dira aurkeztu ahal izateko, eta Batzordeak proiektu bakoitzaren ideia, proposamen estetikoa, bideragarritasuna eta ekoizteko aukerak hartuko ditu aintzat.

    Hautatutako proiektuek tutoretza pertsonalizatuen saio batean parte hartuko dute, jendaurrean aurkeztu aurretik (sektoreko profesional batek bermatuko du). Aurkezpena pitching saio batean egingo dute, nazioarteko epaimahaia osatuko duten profesionalen aurrean.Ondoren, aholkularitza bilera pertsonalak egingo dira ekoizpen etxeen eta parte hartzaileen artean.

    Beste behin ere, Foroak bi sari emango ditu dirutan, bakoitza 10.000 eurokoa: biak azaroaren 17an banatuko dira, Arriaga Antzokian egingo den Jaialdiaren itxiera ekitaldian. ZINEBI Networking: Dokumentalen sorguneak Euskal Autonomia Erkidegoko proiektu onenari ematen dion saria 10.000 eurokoa da eta EITBren babesa du. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ekoitzitako proiektu onenak 10.000 euroko saria jasoko du.

    ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunearen bidez, ZINEBIk hainbat konpromisori eusten die: proiektu dokumental, sortzaile eta independenteen garapena bultzatzeko konpromisoari; zinemagileei sormenerako, hausnarketarako, aholkularitzarako eta bultzada emateko espazioak eraikitzeko konpromisoari, eta, azkenik, sortzaileen, ekoizleen, erakundeen, eta enpresa eta profesionalen belaunaldi berrien zinema-ekoizpena eta nazioarteko proiekzioa babesten duten sektoreko gainerako eragileen artean topaketa-dinamikak bultzatzeko konpromisoari. Helburua, batez ere, harremana erraztea da, parte-hartzaileen eta beren proiektuak arrakastaz garatzeko eta ekoizteko aholkularitza emango dieten profesionalen eta adituen artean.
    NETWORKING 2022

    KATALOGOAK

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators