Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Industry

    ZINEMA-ZUBIAK: EKOIZLEEN TOPAKETA PROFESIONALA

    IBAIA – Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea / Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vascok, NAPAR – Nafarroako Ekoizleen Elkartearekin eta Zukugailua – Akitania Berriko Ekoizleen Elkartearekin lankidetzan, Zinema-Zubiak programa abian jarri du, eskualde horietako enpresen eta profesionalen arteko harremanak eta proiektuen garapena dinamizatzeko asmoz. Euskadi-Akitania Berria-Euroeskualdearen laguntzarekin aurrera eramaten ari diren jardueren esparruan, ZINEBIk topaketa bat egingo du hiru erakunde laguntzaileetako ordezkariekin, eremu horretan proiektuak garatu nahi dituzten eta aliantzak bilatzen dituzten profesionalekin lanerako mahai bat eratzeko.

    ZINEBIn egingo den jardueran, Euroeskualdeko hainbat konpainiaren arteko koprodukzioarekin egindako proiektu amaitu berriak aurkeztuko dira. Topaketan hizpide izango dituzte finantzaketari, koproduktoreen bilaketari, banaketari eta abarri dagokionez izandako esperientziak.

    Bestalde, jardunaldiaren bigarren zatian, banakako topaketa profesionalak sustatuko dira, horietan esku artean dituzten eta garatzeko, finantzatzeko eta banatzeko aliantzen beharrean dauden proiektuak aurkeztu ditzaten.

    Zinebi
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators