Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI meetings

    Topaketa Agnieszka Hollandekin

    Topaketa Agnieszka Hollandekin

    Europako Zinema Akademiako egungo presidente Agnieszka Hollandek topaketa bat egingo du ZINEBIko ikusleekin, Jaialdiaren inaugurazio egunean Ohorezko Mikeldi saria jaso ondoren. Ángeles González‑Sinde gidoilari eta zuzendariak —Akademiako presidente eta Kultura ministro izandakoak—, Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan elkarrizketatuko du bertaratzen direnen aurrrean. Bertan, Hollandek bere ibilbidean funtsezkotzat jotzen duen filmetako bat proiektatuko da: A Lonely Woman (Kobieta samotna, 1981), Polonian larrialdi‑egoera ezarri baino pixka bat lehenago filmatu zuena.

    Berarentzat zorionez, Holland bere lanetako bat ezagutzera ematen zebilen herrialdetik kanpo, 1981eko abenduan Polonian gerra‑legea ezarri zenean; hori dela eta, zuzendariak ez itzultzea erabaki zuen, Altzairuzko Oihalaren beste aldean kokatuz.

    A Lonely Woman sei urte geroago argitaratu zen; izan ere, Wojciech Jaruzelskiren erregimenak debekatu egin baitzuen haren erakusketa publikoa, eta baita laurogeiko hamarkadaren hasierako Polonian ateratzen ziren eduki kritikoko beste hainbat obrarena ere. Bakardadeari buruzko film bat da, afektuaren bilaketari buruzkoa, eta Poloniako “Kezka moralaren zinema” mugimenduaren baitan kokatzen da. Mugimendu horren sortzaile izan ziren, Hollandekin batera, herrialdeko zinemagile bikainenetako batzuk, hala nola Krzysztof Zanussi, Janusz Kijowski edo Krzysztof Kieslowski.

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators