Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI meetings

    ASKATASUNA ALDARRIKATZEKO

    Europako jaialdien arteko lankidetzaren bitartez dokumentalen ekoizpena indartzen laguntzeko, ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak eta Peloponesoko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak —zeina Kalamatako Sorkuntza Zentro Dokumentalak antolatzen baitu— mahai inguru hau antolatu dute: Askatasuna aldarrikatzeko.

    Claiming Freedom (Askatasuna aldarrikatzeko, 2022) izeneko dokumentala elkarlanean zuzendu zuten zinemagile greziar eta euskaldunek filma sortzeko prozesuari buruz arituko dira, eta baita Peloponesoko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko 8. Jaialdiaren aurretik eta jaialdian zehar izandako komunikazio- eta lankidetza-esperientziari buruz ere; izan ere, Greziako jaialdian aurkeztu baitzituzten beren lanen aurrerapenak.

    Zinemagile greziarrak honako hauek izango dira: Giorgos Danopoulos, Kalliopi Legaki eta Ismini Sakellaropoulou, eta euskaldunak: Aleix Aguilà, Marisol Gil Antillano, Paula Gómez González, Marcos Urquijo Yáñez. Gina Petropoulpourekin batera, hausnarketarako antolatutako mahaian izango ditugu.

    Gina Petropoulpouk (Peloponesoko Jaialdiko zuzendariak) esan zuen bezala, ZINEBIk ere etorkizunerako lankidetza emankorrak bultzatzen jarraitu nahi du, eta baita gure bi herrialdeetako dokumentalen ekoizpena ere.  
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators