Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI meetings

    Euskal zinema eta literatura

    Urriak 26a
    19:00
    Bira Kulturgunea

    Euskal zinema eta literatura

    Luzea da euskal literatura eta zinearen arteko harremana. 1985. Urtean hasten dela esan dezakegu, EiTBk garaiko hiru euskal nobela pantailara eramateko ardura bere gain hartu zuenean.

    Azken bi hamarkadetan, euskarazko zinema loratzearekin batera, areagotu egin da liburuetatik pantailarako bidea. Hor daukagu Atxagaren Bi anai (1985), pantailara helduz Imanol Rayori esker (2011). Edota Anjel Lertxundiren Zorion perfektua (2002), Jabi Elortegik errodatuko zuena 2009an. Kutsidazu bidea, Ixabel, Zeru horiek edota Amaren eskuak eleberri ezagunek ere beren bertsio zinematografikoak izan dituzte.

    Eta harremana ez da eten, aitzitik indartzen ari dela dirudi, gaur egun garatzen ari diren proiektu interesgarriei erreparatzea besterik ez dago: Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia, Txani Rodriguezen Los últimos románticos eta Katixa Agirreren Amek ez dute laster gozatu ahalko baititugu pantaila handian. Zine eta literaturaren arteko harreman honetaz hitz egiteko, zinegileak eta idazleak batuko ditugu, zinea eta literaturaren arteko harreman sendo honen atzean dauden sortzaileak. David Pérez Sañudok, Asier Altunak, Txani Rodriguezek eta Katixa Agirrek bi munduen arteko konexioei buruz hitz egingo dute, istorioen bidaia hauetaz, abantailez eta zailtasunez, gozamenaz eta frustrazioez.

    Katixa Agirre
    Escritora


    PONENTES


    Katixa Agirre
    Idazlea, irakaslea

    Asier Altuna
    Zuzendari, gidoilari, ekoizlea

    David Pérez Sañudo
    Zuzendari, gidoilari, ekoizlea

    Txani Roríguez
    Idazle, kazetaria

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators