Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI meetings

    Artxiboarekin (eta artxibotik) lan egin

    Azaroak 15a
    16:30
    Sala Azkuna Zentroa. Sala Bastida Aretoa

    Artxiboarekin (eta artxibotik) lan egin

    ZINEBIren edizio honetan, hainbat programatan Espainiako Filmategiak zaharberritutako Iván Zuluetaren artxiboko material argitaragabea berreskuratzen denez, Jaialdiak topaketa bat proposatzen du, ikus-entzunezko ondarea sailkatzen, ikertzen eta berreskuratzen diharduten erakundeen lana balioan jarri eta ezagutzera emateko.

    Horrela, zikloaren A/Z Zulueta inédito azken programa proiektatu aurretik, ZINEBIk bilera bat antolatu du, eta bertan parte hartuko dute, Miguel Fernández Labayen zikloko komisariokideaz gain, Valeria Camporesi Espainiako Filmategiko zuzendariak, Santiago Aguilar ZINEBIk Euskadiko Filmategian duen gordailuko Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera egindako ikerketa-proiektuaren ikertzaile nagusiak; Pablo La Parra Pérez EQZEko ikerketa-saileko arduradunak, SSIFFeko artxiboaren batzordeko kideak; eta Pablo Maravi eta Libe Belandiak, VideoFlux (UPV/EHU) ikerketa-proiektuaren ordezkari gisa, zeinak euskal bideoartearen ikus-entzunezko artxiboa baitu ardatz.


    PONENTES


    Santiago Aguilar
    ZINEBIk Euskadiko Filmategian duen gordailuko EQZErekin batera egindako ikerketa-proiektuaren ikertzaile nagusia

    Valeria Camporesi
    Espainiako Filmategiko zuzendaria

    Miguel Fernández Labayen
    A/Z Zulueta inédito zikloko komisariokidea

    Pablo La Parra Pérez
    EQZEko ikerketa-saileko arduraduna, SSIFFeko artxiboaren batzordeko kidea

    Pablo Maravi
    VIDEOFLUX – UPV/EHUren euskal bideosorkuntzaren artxiboa

    Libe Belandiai
    VIDEOFLUX – UPV/EHUren euskal bideosorkuntzaren artxiboa

    Aida Vallejo
    Moderatzailea

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators