Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    ELÍAS QUEREJETA

    ELÍAS QUEREJETA

    Elías Querejeta Hernaniko mutiko bat zen. Neba-arreben jolasak zuzentzen zituen eta Fu Mantxurekin egiten zuen amets. Gorputza ez zuen atletikoegia, baina futbolari bikaina zetorren, eta Realean jokatzera ere iritsi zen. Garai hartako errealzaleen esanetan, gol historiko bat sartu zion Real Madridi. Hirurogeiko hamarkada hasieran, jadanik Madrilen zen, baina ez Bernabeuko aldageletan, zine produkzio-etxeetan zehar dantzan eta Génova kaleko kafetegietan Zine Eskola Ofizialean ikasten ari ziren Donostiako lagunekin solasean baizik. Izan ere, futbolari bikain hark pelikulak egin nahi zituen. Eta egin egin zituen.

    Aspalditik ezagutzen dut Elias, bere errodajeetan Saura eta Geraldine Chaplin-i elkarrizketak egitera joaten nintzenetik. Bera ukiezina zen zegoeneko, modako produktore gaztea, administrari frankistei aurre egitora eta holduagokoen produkzio-sistema zaharkituei buelta ematera ausartu zen bakarra. Bere pelikulak, gidolek eskatzen zituzten baliabideekin produzituak eta hirurogeiko hamarkada hartan ezohiko arreta formala jasotakoak.

    Espainiaren ordezkari ziren Berlin eta Cannesen, eta sari garrantzitsuak irabazten hasiak ziren. Laster, ni Zine Eskolan sartzean irtendako hiru zuzendari berrirekin egingo zuen pelikula bat. Zine ikasketetan zebiltzan guztiek bezala, neuk ere egunen batean Querejetak nire pelikula bat produzituko zidala egiten nuen amets. Ez zidan bat ere produzitu, eta neuk ere ez nion inoiz proposatu. Baina, iragarpen guztien kontra, lagun egin ginen.

    Hasieran, bere pelikularen baten publizitatea egiteko neure kritikaren baten zati bat argitaratzeko baimen eske deltzen zidan. Gero, zinemaldietan egiten genuen topo. Hainbat elkarrizketa egin nizkion, eta, Manolo Matj-rekin batera, beraren obrari buruzko liburu bat idaztea proposatu nion. Madrileko Alcalde eta Donostiako Aldanondon bazkaltzen hasi ginen. Zer ikusia izango zuen horrek ni 1986an Zine Zuzendari Nagusi izendatzearekin, bai eta, ziur aski, handik hiru urtera nik dimisioa eskatu izanarekin ere. Dena dela, garai hartan a egunero ikusten genuen elkar, eta nik kasu egiten nien haren aholku eta iradokizunei -txantxetan, nire “gorte-aholkularia* zela esaten nion- eta behin eta berriz errepikatzen nion gehlago eta azkarrago produzitu behar zuela. Ez zidan kasurik egin. Querejetarekin nuen harremana ez zegoen ondo ikusia.

    Eliasekin nire bizitzako ordu asko eman ditut zerutiarraz eta gizatiarraz hitz egiten, eta ez naiz damu. la beti, arratsalde erdira arte luzatzen ziren bazkarietan. Nik jan egiten nuen. Berak ez; berak sardexkaz mareatzen zituen janari beti urriak. Whiskya edaten zuen, baina zuria edaten hasi zen gero, eta, azkenaldi honetan, ixortalo menta da eskatzen duena. “Aurkikuntza ederra” dio. Eta gailetak jaten ditu ondoan. Oso onak, hori bai. Eta hitz egin egiten du, etorri ederra du berak. Ez du elkarrizketaren debora neurtzen, inoiz presark izango ez balu bezala, inolako egitekorik edukiko ez balu bezala. Ez da harritzekoa egun balean bere lagun Clemente Auger eta Javier Praderari deitu eta tertulia bat fundatzeko proposatu izana. Tertulia horrek gaur egun ere badirau eta berak badu beti zeresana, gaia dena delakoa izanda ere. Ni uste dut harroago dagoela bere tertuliez bere pelikulez baino.

    Zine Akademiak Urrezko Domina eman zionean, hitzaldi batez arriskatu nintzen, erdi txantxetan erdi serio., Elias omenaldi hori merezi ez zuen iruzurti bat izan zitekeela baieztatuz. Eta paradoxan jolastuz, egiaztatzen saiatu nintzen inork sinetsiko ez zidalakoan. Bertaratuko batzuek sinetsi egin zidaten, baina nire ironien maltzurkeriak hoberen ulertu zituena Querejeta bera izan zen. Beti egin dut barre asko berarekin; Izan ere, elkar ikusten dugun bakoitzoan nire aldartea piztu egiten da. Nire izaera eztenkaria pizten da, agian bere gezietatik defendatzeko. Jartzen dudan babesa da, bera gehiago delako oraindik ere daukadan sentimendu horren aurrean jartzen dudan babesa.

    Elias ez da sekula besteez gaizki esaka ibiltzen. Zaila izaten da halako gaiztakeriaren bat ateratzea, nahiz eta batzuek kontuz ibiltzeko modukoa dela esaten duten. Egia ote da azpijokoetan ibiltzen den horietako bat dela, jatetxe, pasillo eta ministerioetako endredamakila? Egia esan, nik badakit gustatu egiten zalola eragina izatea, eta zabalik dituela boterearen bulegoetako ateak, dena delarik ere gobernuan dagoena. Hori bere seduzitzeko duen dohainari zor zaio, baina bai eta bere konstantziari ere, eta, jakina, ahalegin handiz lortu duelako izena eta ospea pelikula serioak produzitzen, beti emaitzen kalitatea bilatzen, errealitatera zeiharrean hurbilduz, eta zuzendari eta lekniko bikainekin lan eginez. Gure zuzendan onenetariko batzuen lenenengo pellkulak Querejetak produzitu ditu. Zalantzarik gabe, begi ona du, eta arriskurako zaletasun nabarmena.

    Ezin da esan Elias mila aurpegiko gizona denik, baina, egia esanda, beti izan da pertsonaia polemikoa: batzuek gurtu egiten dute, beste batzuk izutu egiten ditu, eta zenbaitek arrangura diote oraindik, nahiz ea harakolaido edo irain hartatik urte asko igaro diren.

    Fernando Méndez-Leite.
    Zinemagilea

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak