Sail Ofiziala
Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia
Anca Caramelea
Zinema programatzailea da Ecozine Zinemaldian. Zinemaren arloko profesional gisa, hainbat zinemaldirekin kolaboratu du, hala nola Les Films de Cannes à Bucarest, Bucharest International Experimental Film Festival (BIEFF), NexT Film Festival jaialdiekin. Zinemak aldaketarako tresna gisa duen ahalmena interesatzen zaio eta, hori dela eta, elkarlan estua egin izan du Pelicam – Ingurumenari eta Jendeari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin, bai jaialdiaren programatzaile gisa, bai koordinatzaile gisa. Bere beste eremu profesionala zinemak hezkuntzarako bitarteko gisa duen zereginarekin lotuta dago eta, horrek bultzatuta, zinemarekin lotutako hainbat hezkuntza-programatan parte hartu du (CinEd, Éducation à l’image, CineKids, Kinoteca Bloc Zero). Antropologia eta Soziologia ikasketak egin zituen Bukaresteko Unibertsitatean, eta Zinematografia Ikasketetan masterra egin zuen East Angliako Unibertsitatean.
Hilke Doering
1966an jaioa, eta Alemanian eta Suitzan hazia. Soziologia ikasi zuen Bielefelden eta Parisen, eta ikerketa lanak egin zituen ikusizko soziologiari eta etnografiari buruz. Oberhausengo Film Laburren Nazioarteko Jaialdian lan egiten du 1995etik, zinemaldiaren nazioarteko lehiaketaren eta nazioarteko harremanen arduradun gisa. Testuinguru horretan, Zinema Jaialdien Europako Koordinazio Batzordeko kide izan zen 1996tik 2000ra bitartean, eta Film Laburren Nazioarteko Konferentziako presidente 1998tik 2003ra; horrez gain, European Short Film Network-eko (ESFN) bazkide sortzaileetako bat ere izan zen, 2018an. Nazioarteko zinemaldi askoren epaimahaikide izan da, eta baita mundu osoko zinema programetako komisario ere.
Juan Soto Taborda
Muntatzailea, errealizadorea eta artxibozaina da. Dokumentalen errealizazioa ikasi zuen Kubako San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistaren Nazioarteko Eskolan (EICTV). Gaur egun, Kataluniako Filmotekaren eta Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunyaren (ESCAC) proiektu baten buru da, zeinetan Ferrán Alberichek dihardu komisario gisa. 2020an Black Canvas Festival-en Edizio Onenaren saria jaso zuen Philip Warnellen Intimate Distances lanagatik. Bi bider izendatu dute Kolonbiako Zinema Akademiaren Macondo Sarietan Editore Onena izateko. Muntatzaile gisa, honako lan hauek egin ditu, besteak beste: La defensa del dragón, Natalia Santa-rena; Agosto, Armando Capó-rena; Pornomelancolía, Manuel Abramovich-ena eta El Father Plays Himself, Mo Scarpelli-rena. Zuzendari gisa: Revelaciones (2020), Parábola del retorno (2016), Estudio de reflejos (2013), Nieve (2012), 19º sur 65º oeste (2010), El bombillo (2009) eta Elena dio a luz un hermoso niño (zuzendarik: Chiara Marañón; prod.: LaCima), Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarengandik (ICAA) jaso duena eta gaur egun ekoizpen fasean dagoena.
Sabina Urraca
Idazlea, editorea eta kazetaria. Jaiotzez euskalduna, Tenerifen hazi zen eta Madrilen bizi da duela hogei urte baino gehiagotik. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia ikasi zuen, eta Gidoi diploma eskuratu zuen Madrilgo Erkidegoko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM). Gidoilari, telebistarako sortzaile, zerbitzari, aseguru-saltzaile eta marihuana-ebakitzaile gisa lan egin du. Espainiako hainbat hedabidetan idazten du (El País, El Cultural, Vice, Cinemanía, Eldiario.es). Las niñas prodigio (Fulgencio Pimentel, 2017), Javier Morote Saria irabazi zuen eleberriaren egilea da, eta baita Soñó con la chica que robaba un caballo (Lengua de trapo, 2021) eleberriarena ere. Andrea Abreuren Panza de burro (Barrett, 2020) liburuaren editorea da. Hainbat kultura-erakundetan idazketa-tailerrak ematen ditu. 2020an Iowa Arts Fellowship beka jaso zuen Iowako Unibertsitatearen eskutik.
Begoña Vicario
Arte Ederretan doktorea eta animazioko irakaslea. Hauazkena animazio-taldea koordinatzen du eta ikerketa-lanak egiten ditu Akmeka Arte Garaikidearen Ikerketa Taldean: www.akmeka.org. Zuzendari gisa, bakarkako lanak egin ditu, hala nola Pregunta por mí (1997) eta Haragia / Carne humana (2000), eta baita kolektiboak ere, esaterako, Beti bezperako koplak (2015), Areka (2016), Ehiza (2020) eta Hirian ibiltzeko jarraibideak (2021). Guztiek ere sariak jaso dituzte nazioarteko jaialdietan, Goya saria edo ZINEBI 59ko Euskal Zinemaren Sari Nagusia (2017an), batzuk aipatzearren. Animaziozko zinemari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste: Breve historia del cine de animación experimental vasco (1998, Madrilgo Zinema Esperimentalaren Astea), Sistiaga, el trazo vibrante (2008 Animadrid) eta Cortometraje de animación realizado por mujeres en el Estado Español (Cineastas emergentes. Mujeres en el cine del siglo XXI. Madril: Iberoamericana, 2018).
Atal ofiziala
ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia
Nicole Brenez
Zinematografia Ikasketetako irakaslea da Sorbona Berria Unibertsitatean; Irudiaren eta Soinuaren Lanbideetarako Europako Fundazioaren (Femis) Analisi eta Kultura Saileko zuzendaria da 2017tik, eta Frantziako Zinematekako abangoardiako zinema-zikloaren komisarioa 1996tik. Philippe Grandrieux zinemagilearekin batera, It May Be That Beauty Has Strengthened Our Resolve film-bilduma ekoitzi zuen, zinemagintzaren historiografiek ahaztutako eta baztertutako zinemagileei buruz. Besteak beste, honako hauekin lan egin du: Chantal Akerman (La folie Almayer, 2011), Jocelyne Saab, Marylène Negro, Jean-Gabriel Périot, Jean-Luc Godard (Le Livre d’Image, 2018) eta Jacques Kebadian-ekin. Argitaratu dituen lanen artean honako hauek aurki ditzakegu: Cinéma d’avant-garde Mode d’emploi (Tokio, Gendaishicho-shinsha argitaletxea, 2012); We Support Everything Since the Dawn of Time That Has Struggled and Still Struggles. Introduction to Lettrist Cinema (Stockholm, Moderna Museet / Sternberg Press, 2015); Jean-Luc Godard théoricien des images (Roma, La Camera Verde, 2015); Manifestations. Écrits politiques sur le cinéma et autres arts filmiques(Réville, De l’Incidence, 2020).
Carlos Marañón Canal
Zinemaren arloko kazetari eta kritikaria da, hogeita bost urtetik gorako eskarmentua duena. Cinemaníaren zuzendaria da 2008tik. Zuzenbidean lizentzia egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Kazetaritza Nafarroako Unibertsitatean. Cadena SER kateko kolaboratzailea da zinema eta futbol gaietan ( La ventana, Carrusel deportivo ), eta Oscar sarien eta La Ligaren esataria da Movistar+en. Futbolari ohia eta zutabegilea da ASen eta El País, La Vanguardia, 20 minutos, Cinco Días, Rolling Stone eta Gentleman argitalpenetan ere idatzi du. Honako liburu hauen egilea da: Fútbol y cine. El balompié en la gran pantalla eta Un partido de leyenda. Historias de ‘Evasión o victoria’. Zinemari eta futbolari buruzko monografia eta liburuetan parte hartu izan du, eta Galder Reguerarekin batera idatzi zuen Quedará la ilusión: Una correspondencia durante el Mundial de Rusia gutun-liburua.
Marta Popivoda
Zinemagilea, artista eta ikertzailea da. Belgrad eta Berlin artean ibiltzen da, bai bizitzeko, bai lan egiteko. Bere lanaren kezka nagusiak memoriaren, historiaren eta ideologiaren arteko tentsioak dira, baita gorputz kolektibo eta indibidualen arteko harremanak ere. Popidovak ikuspegi feminista eta queer batetik heltzen die. Bere lehen film luze dokumentala, Yugoslavia, How Ideology Moved Our Collective Body, Berlingo Nazioarteko 63. Zinemaldian – Berlinale estreinatu zen eta nazioarteko jaialdi askotan proiektatu zen. New Yorkeko MoMAko film-bildumaren parte ere bada. Bere lana arte galeria garrantzitsuetan egon da ikusgai, hala nola Londresko Tate Modernean, New Yorkeko MoMAn eta Erromako MAXXI museoan. Akademie der Künste Berlin-en arte bisualen Berlin Arte sari ospetsua jaso zuen, eta Media Art arloan sortzen ari den artistaren Edith-Russ-Haus saria. Bere azken dokumentala, Landscapes of Resistance, Rotterdameko 50. Nazioarteko Zinema Jaialdiko (IFFR) Tiger Lehiaketan estreinatu zen eta sari ugari irabazi zituen mundu osoan. 2022an bere lana honako jaialdi hauetan aurkeztu zuten: Berlingo 12. Bienalean, Manifesta 14. Bienalean eta Belgradeko Bienalean. Zinema-eskolak ematen ditu modu erregularrean SNDOn, Amsterdamgo AHKn eta Osloko Arteen Akademia Nazionalean.
Antzolatzaileak
Babesleak
Laguntzaileak
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, gure webgunean erabiltzaileari ahalik eta esperientziarik onena ematen diogula bermatzeko. Cookieei buruzko informazio gehiago.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileari ahalik eta esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen bitartez lortutako informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta askotariko funtzioak betetzen ditu, hala nola gure webgunean berriro sartzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari webguneko zer atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.
Beharrezko cookieek oinarrizko funtzioak aktibatzen dituzte, nabigatzeko, esaterako, edo web orrietako eremu seguruetan sartzeko. Web orriak ezin du ondo funtzionatu cookie horiek erabili gabe.
Cookie
Mota
Iraupena
Deskribapena
cookielawinfo-checkbox-necessary
iraunkorra
11 hilabete
Cookie hau GDPR-ren cookietako baimen-pluginaren bidez ezartzen da. Erabiltzaileak cookietarako emandako baimena "Beharrezkoa” kategorian gordetzeko erabiltzen dira cookieak.
cookielawinfo-checkbox-non-necessary
iraunkorra
11 hilabete
Cookie hau GDPR-ren cookietako baimen-pluginaren bidez ezartzen da. Erabiltzaileak cookietarako emandako baimena "Ez beharrezkoa” kategorian gordetzeko erabiltzen dira cookieak.
viewed_cookie_policy
iraunkorra
11 hilabete
Cookie hau GDPR-ren cookietako baimen-pluginaren bidez ezartzen da, eta erabiltzaileak cookietarako baimena eman duen edo ez biltegiratzeko erabiltzen da. Ez du datu pertsonalik biltegiratzen.
Bisitariek web orriekin zer-nolako elkarreragina duten ulertzen laguntzen diete orrien jabeei cookie estatistikoek, modu anonimoan informazioa bilduz eta emanez.
Cookie
Mota
Iraupena
Deskribapena
__utma
iraunkorra
2 urte
Google Analytics-ek ezartzen du, eta erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da. JavaScript liburutegia exekutatzen denean eta lehendik __utma cookierik ez dagoenean sortzen da. Cookiea eguneratu egiten da, datuak Google Analytics-era bidaltzen diren bakoitzean.
__utmb
iraunkorra
30 minutu
Google Analytics-ek konfiguratutako cookiea da. Saio/Bisita berriak zehazteko erabiltzen da. JavaScript liburutegia exekutatzen denean eta lehendik __utma cookierik ez dagoenean sortzen da. Cookiea eguneratu egiten da, datuak Google Analytics-era bidaltzen diren bakoitzean.
__utmc
saioa
Arakatzailearen saioaren amaiera
Google Analytics-ek ezartzen du, eta erabiltzaileak nabigatzailea ixtean ezabatzen da. Ez da erabiltzen ga.js. Cookie hau urchin.js-rekin batera jarduteko erabiltzen da, Google Analytics-en bertsio zaharragoa den horrekin batera jarduteko, alegia, eta cookie __utmb cookiearekin batera erabiltzen da, saio/bisita berriak zehazteko.
__utmt
iraunkorra
10 minutu
Google Analytics-ek ezartzen du cookiea, eta eskaeren tasa murrizteko erabiltzen da.
__utmz
iraunkorra
6 hilabete
Google Analytics-ek ezartzen duen cookiea da, eta bisitariak webgunera jotzeko erabilitako bidearen iturria edo kanpaina biltegiratzeko erabiltzen da.
_ga
iraunkorra
2 urte
Cooki hau erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da.
_gid
iraunkorra
24 ordu
Cooki hau erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da.
GPS
iraunkorra
30 minutu
Youtubek ezarritako cookiea da, eta identifikazio bakarra erregistratzen du, erabiltzaileen kokapen geografikoan oinarrituta horien jarraipena egiteko.
test_cookie
iraunkorra
11 hilabete
Googleren DoubleClick osagarriak cookie hau ezar dezake webgunean, zure nabigatzaileak cookieak onartzen dituen egiaztatzeko. Googleren DoubleClick osagarriak zuri zuzendutako publizitatea hobetzea du xede.
YSC
saioa
Arakatzailearen saioaren amaiera
Youtubek ezartzen duen cookiea da, eta txertatutako bideoen bisiten arrastoari jarraitzeko erabiltzen da.
Web orrietako bisitarien arrastoari jarraitzeko erabiltzen dira marketin-cookieak. Erabiltzaile bakoitzari iragarki interesgarri eta erakargarriak erakustea dute xede.
Cookie
Mota
Iraupena
Deskribapena
IDE
iraunkorra
2 urte
Google DoubleClick-ek erabiltzen du, eta erabiltzaileak webgunea nola erabiltzen duen jakiteko informazioa biltegiratzen du, bai eta webgunea bisitatu aurretiko iragarkietarakoa ere. Erabiltzaileei beren profilaren arabera interesgarriak izan daitezkeen iragarkiak aurkezteko erabiltzen da.
uid
iraunkorra
1 hilabete
Webgunearen bisitari kopurua eta jokabidea modu anonimoan neurtzeko erabiltzen da. Datuen barnean, hauek sartzen dira: bisita kopurua, webgunera egindako bisiten batez besteko iraupena, bisitatutako orriak, etab. Erabiltzaileei zuzendutako iragarkietan horien lehentasunak hobeto ulertu ahal izateko erabiltzen dira.
VISITOR_INFO1_LIVE
iraunkorra
5 hilabete
Youtubek ezartzen du. Webgune batean txertatutako Youtubeko bideoei buruzko informazioaren arrastoari jarraitzeko erabiltzen da.
Lehentasunen cookieek aukera ematen diote web orriari, orri horren jokabidea edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko; hala nola lehenetsitako hizkuntza edo zu zauden eskualdea.
Cookie
Mota
Iraupena
Deskribapena
lang
saioa
Arakatzailearen saioaren amaiera
Erabiltzaile baten hizkuntza-lehentasunak biltegiratzeko erabiltzen da cookie hau, biltegiratutako hizkuntza horretan eskaintzeko edukia erabiltzaileak webgunea bisitatzen duen hurrengo aldian.
YTC
iraunkorra
10 minutu
Cookie hau Youtubek ezartzen du, gure webgunean bideoak txertatu eta ikusteko aukera administratzeko