Jean-Luc Godard Nouvelle Vaguearen maisu handia izan zen, Zinemaren Historian eragin handienetakoa izan duen mugimendu zinematografikoko kidea. 2022ko irailaren 13an zendu zen Suitzako Rolle herrian: hura izan zuen bizileku lau hamarkada baino gehiagoz, 91 urte zituela “bere etxean modu baketsuan eta maite zituen pertsonez inguratuta” joan zitzaigun arte.
Jada gure artean ez dauden Jacques Rivette, François Truffaut, Claude Chabrol, Agnès Varda edo Éric Rohmerrekin batera, Godardek mundu osoan zinema egiteko modua astindu zuen Olatu Berri hura bultzatu zuen. Mugimendu errepikaezin haren ideologo gisa egindako lana nahikoa ez balitz bezala, Godardek bere ibilbidea zinemaren mugen bilaketa nekaezin bihurtu zuen: hasieran, hirurogeiko hamarkadan, zinema modernoa garatzeko funtsezkoak izan ziren obrak egin zituen —Une femme est une femme (1961), Vivre sa vie: Film en douze tableaux (1962) edo Le petit soldat (1963) —. Domènec Font-ek zioen bezala, “giza izaeraren formak dokumentatzen ditu, eta modernitatearen ezaugarrien eta gatazken erradiografiarik osoena eratzen du”, geroago, bere buruaren ezeztapen eta berrasmatzeen seriea egin zuen, eta, horien bitartez, etengabeko konbikzioz ibili zen industriari bizkarra emateaz harro zegoen zinema militante baten bidetik —horren adibide dira Dziga Vertov Taldeko gainerako kideekin batera egindako lanak—; horien bitartez ere, bideoa modu goiztiarrean aldarrikatu zuen eta film laburren bertuteak defendatu zituen beti, bere obra saiakerara irekiz esperientzia paregabeen bidez, hala nola funtsezkoak diren bere Histoire(s) du cinéma (1989-1999), Notre musique (2004), Adieu au langage (2014) edo Le livre d’image (2018) bere azken film luzearen bidez (azken hori honako hauek sinatu zuten: osasun ahuleko Godard batek, ekoizpenaren diseinua sinatu zuen Jean-Paul Battaggiak, Fabrice Aragno ekoizle eta argazki zuzendariak, eta Nicole Brenez unibertsitateko irakasle eta idazleak). ZINEBIk ohore handiz aurkezten du azken hau, Godarden heriotzetik bi hilabetera, masterclass batean Godardek utzitako legatuaren garrantzia azter dezan. Masterclassa zabalik egongo da zinemagile frantziar-suitzarraren lan atzemanezina aztertu nahi duen ororentzat.
Brenez Zinematografia Ikasketetako irakaslea da Sorbona Berria – Paris III Unibertsitatean; Irudiaren eta Soinuaren Lanbideetarako Europako Fundazioaren (LaFemis) Analisi eta Kultura Saileko zuzendaria da 2017tik, eta Frantziako Zinematekako abangoardiako zinema-zikloaren komisarioa 1996tik. Besteak beste, honako hauekin lan egin du: Chantal Akerman (La folie Almayer, 2.011), Jean-Gabriel Périot (Une jeunesse Allemande, 2.015), Oriane Brun-Moschetti (Salut & Fraternité, 2.015) eta Jean-Luc Godard-ekin. Bere argitalpenen artean daude, besteak beste Cinéma d’avant-garde. Mode d’emploi (Tokio, Gendaishicho-shinsha argitaletxea, 2.012); We Support Everything Since the Dawn of Time That Has Struggled and Still Struggles. Introduction to Lettrist Cinema (Stockholm, Moderna Museet / Sternberg Press, 2.015); Jean-Luc Godard théoricien des images (Erroma, La Camera Verde, 2.015); edo Manifestations. Écrits politiques sur le cinéma et autres arts filmiques (Réville, De l’Incidence, 2.020).
Rubén Corral