Erabili gure bilatzailea

    JAIALDI IRAUNKORRA

    ZINEBI, JAIALDI IRAUNKOR BAT


    ZINEBI konprometituta dago Nazio Batuek zehaztutako garapen jasangarrirako helburuekin, eta erronka globalarekin bat egiten du: ongizate komuna bilatzea eta pertsonekin, planetarekin eta oparotasunarekin eta horientzat guztientzat lan egitea, inor atzean utzi gabe.

    ZZINEBI Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udalak antolatzen dute. Bilboko Udalak Bilboko Balioen Gutuna jarri zuen martxan 2018an, eta haren muinean daude, NBEren 2030 Agendarekin bat etorriz, ingurumenaren iraunkortasuna, hau da, denboran zehar gure hiri-ekosistema babestea bermatuko duten giza jardueren garapena. Horretarako, espazioak eta baliabideak modu eraginkorrean erabili behar dira, hondakinak behar bezala kudeatu behar dira eta ingurumena errespetatzen duten herritarren jokabideak sustatu behar dira.

    ZBilboko Balioen Gutunaren arabera, ZINEBIk, Udal osoak bezala, konpromisoa hartu du hainbat jarduera bultzatzeko: ingurumen-arazoei buruzko kontzientzia areagotzeko, kontsumo-ereduak eta bizimoduak aldatzeko, gure hiri-ekosistemarekiko jarrera arduratsuago, konprometituago eta solidarioagoa izateko, eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko eta gure hirian haien inpaktuak murrizten lagunduko duten konponbideak bilatzeko.

    Jarduera-ildo horretan, ZINEBIk Erronka Garbia – Ingurumenaren aldetik iraunkorra den ekitaldia marka jaso du IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eskutik.

    Jaialdiko Ingurumen Jasangarritasun Planak ZINEBIren ingurumen arloko helburuak hartzen ditu barne:

    • Mugikortasunarekin lotutako berotegi efektuko gasen isuriak ahalik eta gehien murriztea (gonbidatuak, ikusleak eta ikus-entzunezko materialen garraioa). ZINEBIk garraio publikoaren eta isuri gutxiko ibilgailuen erabilera sustatzen du, bai garraiolarien eta hornitzaileen aldetik, bai Jaialdian zuzenean parte hartzen duten pertsonen aldetik.
    • Azken helburua ZINEBI karbono-neutraltasuneko erakunde bihurtzea da.
    • Lehengaien kontsumoa murriztea. ZINEBIk plastikoen kontsumoa murriztu du, epe ertainean “0 plastiko” ekitaldi bihurtzeko bidean. Gainera, inprimaketak nabarmen murriztu dira paperaren eta kartoiaren kontsumoa murrizteko.
    • Sortutako hondakinen gaikako bilketa.

    Gainera, eta FIAPFeko Ekoizleen Elkarteek egindako gomendioen arabera, ZINEBIk gomendatzen du parte hartzen duten filmen proiekzioarekin lotutako material guztiak (kopia digitalak, promozio-materiala, filmei buruzko informazioa) Internet bidez bidaltzea. Jaialdiak bere zerbitzari propioa du filmen trafikorako, eta horrek ia % 100ean murriztu ditu material filmikoen posta bidezko bidalketak.


    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak