Erabili gure bilatzailea

Bertoko begiradak - Miradas desde Euskadi
Film luzeak

Bertoko Begiradak saileko dokumental luzeen aukeraketa zabalak biltzen dituen filmek jatorrizko leku bat partekatzen dute, baina ez formula bat.

Batzuek memoria, intimoa eta historikoa, lantzen dituzte, eta bata eta bestea gurutzatzen diren puntuan gelditzen dira; beste batzuek euskal kultura-ehuna bera zeharkatzen dute, eta erakusten dute zenbateraino den emankorra eta askotarikoa; beste batzuek gure gizarteko pertsonaia nabarmenak ekartzen dituzte orainaldira, gaur egunetik irakurtzeko, ez artxibatzeko; eta bat dokumentalaren eta fikzioaren arteko bidegurutzean kokatzen da, ez-fikziozko zinemaren lurraldean, intimitatean eta oroitzapenen hauskortasunean arakatzeko.

Atal honetako proiekzioak jarraituta, bereizita emateak eskainiko ez lukeen zerbait ahalbidetzen du: haien arteko oihartzunak aurkitzea, lan autonomoak izateari utzi gabe, eta, lagin esanguratsu batekin, gaur egun Euskal Herrian egiten den zinema dokumentala baloratzea.

Joseba Lopezortega
1—Pablo-Casanueva

Gaulana

Euskal Herria , Pablo Casanueva

Argi-kutsadurak kapitalismoaren aurrerapenarekin batera egiten du gora. Mundua segurtasuna eta desarrollismoa lortu nahian argiztatzen da. Mugaren historian zehar iluntasunean babesa bilatu izaten duten pertsonei buruzko film bat. Halakoak izan ziren Ezkabatik ihes egindako 795 presoak, zeinak Frantziara iristeko izarrekin gidatzen saiatu baitziren; baita portugaldarrak ere, joan den mendearen erdialdean, eta, gaur egun, Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatzen diren migratzaileak.

Informazio gehiago
Still-2026-09-25-145400_1.397.1—Jontxu-Fernandez

Mari Puri Herrero – Lo real y lo fantástico

Euskal Herria , Jon Fernández-Castañeda Viguera

Gure garaiko grabatugile onentzat hartzen da Mari Puri, eta erreala eta fantastikoa den horren arteko mundu batean murgiltzen gaitu dokumental honetan. Bere lana gertutik jarraitu duten artista eta artearen munduari lotutako pertsonaien lekukotzen bidez, dokumentalak euskal kulturaren funtsezko margolari baten bilakaera aztertzen du. Artista ospetsua da grabatuan, marrazketan eta pinturan, kolorea erabat menderatzen du, bere abstrakzioa figuratibotik hurbil dago, eta forma ezinbesteko elementua da bere obra osoan.

Informazio gehiago
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos