Erabili gure bilatzailea

    Jaialdia

    Sariak

    Premio Mikeldi

    Maite Leyun euskal artista plastikoak Bizkaiko irudi ezagunenetako baten gainean egindako berrirakurketa da Mikeldi Saria: Mikeldiko idoloa basurdea irudikatzen duen hareharria da, eta Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaren bereizgarria izan da lehenengo ediziotik (1959. urtetik). Orduan, argi azaldu zuten sortzaileek saria aukeratzeko arrazoiak. Dokumentalen arloan nazioarteko zinesarien lehendabiziko lerroan kokatzea zen jaialdiaren asmoa, eta honela justifikatzen zuten sinbolo haren izena eta irudia: “basurdea irudikatzen duen hareharria, Durangon topatutakoa (Bizkaia), Bizkaiko sinbolo bereizgarria da […]; Penintsulan aurkitutako zezen eta aketzen antzera, eskaintza zeltikoa da hau ere, Bizkaikoa soilik den eguzki- edo ilargi-diskoa erakusten duena”.

    Zinebiren 60. edizioan, 2018. urtean, Maite Leyún arduratu zen sinboloa berrinterpretatzeaz, lan horretan Zinebiren identitate garaikidea eta milaka urteko eskultura uztartuta. “[…] ezagun dugun ezer gogoraraziko ez digun, baina, aldi berean, Mikeldi gogoraraziko digun forma berri bat sortzea izan da nire asmoa. Aurretik izandako ezaugarriak aztertuta, inskripzioen ideia berreskuratzea eta diskoaren barnealdean txertatzea erabaki nuen, hori baita pieza originalaren eta proposamen berri honen arteko lotura islatzen duen elementu zentrala. Inskripzio horiei esker, egile berrien lana aitortu ahal izango dugu zine jaialdi honetan. Horrela, antzinako tailla bat abiapuntu duen zeramika-objektua dugu hau; zerbait kontatzearekin batera, gauzak egiteko moduari garrantzia ematen dioten pertsonen lana aitortzeko balioko duen forma berri bat”. (Maite Leyun)

    Leyun Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haren lana zeramikan zentratzen da batez ere, baina, tarteka diziplina anitzekoa ere izanik, errealitate garaikideari lotzen zaio, eskulturaren eta arte ezberdinen arteko mugak gainditzen saiatuz. Haren lanak mundu osoko erakusketetan eskaini dira, eta zenbait sari eta beka jaso ditu: Maximo Ramos Saria Ferrol-en, International Ceramics Studio (ICS, Hungaria) eta ikastegian egonaldia BilbaoArte Fundazioaren Beka, besteak beste. Diseinu, irakaskuntza eta ikerkuntza arloko lanekin osatzen du bere jardun artistikoa.

    Sariak

    Sail Ofiziala

    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa
    ZINEBIko Sari Nagusia 7.000 €
    Euskal Zinemaren Sari Nagusia 6.000 €
    Espainiako Zinemaren Sari Nagusia 6.000 €
    Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia 5.000 €
    Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia 5.000 €
    Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia 5.000 €
    Publikoaren EITB Saria 3.000 €
    ZINEBI EXPRESS
    UNICEF Saria
    ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketa
    ZIFF Sari Nagusia 12.000 €
    ZIFF – Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU) 2.000 €
    Bertoko Begiradak – Film Laburrak
    Cineclub FAS Saria 2.000 €

    ZINEBI Networking 2024: Dokumentalen Sorgunea

    ZINEBI Networking EITB 2024 Saria 15.000 €
    ZINEBI Networking 2024 Saria 15.000 €
    Impulso ECAM Saria – ZINEBI Networking 2024 Aholkularitza pertsonalizatua aukeratutako proiektuarentzako
    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak