ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunearen 6. edizioan parte hartzeko hautatutako 12 proiektuen izenak jakinarazi ditu. Zinema Dokumentalaren Bilboko Foro Profesional hau Jaialdiak antolatzen du, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) NextGenerationEU, EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi Elkartea eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, funtsen bidez finantzatuta, eta Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolaren (ECAM) lankidetzarekin.
Aurreko edizioan gertatu zen bezala, Estatu osoan garatzen ari diren proiektuak onartu dira. Gauzak horrela, ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorguneak dirutan ematen diren bi sari ditu, bakoitza 10.000 €-koa, azaroaren 17an Arriaga Antzokian ZINEBIren itxiera ekitaldian banatuko direnak: Euskal Autonomia Erkidegoko film luze dokumental onenaren saria (ZINEBI Networking EITB 2023 Saria) eta, Estatuko gainerako lurraldeetako proiektu onenaren saria (ZINEBI Networking 2023 Saria).
Hori eginez, ZINEBIk eskualdeko ikus-entzunezko sarea indartzea bilatzen du, eta baita dinamizaziorako eragile izan ere, sektoreko eragileek zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen industriako tokiko zein nazioarteko erakundeekin duten harremanari dagokionez.
Gainera, eta aurtengo berrikuntza gisa, ZINEBI Networkingek ECAMekin duen lotura sendotzen du hainbat jardueraren eta Impulso ECAM sariaren bidez, hau da, parte hartzen duten proiektuetako baterako aholkularitza pertsonalizatua emanez.
ZINEBI Networking EITB 2023 Sarirako hautatutako proiektuak, Euskadiko ekoizpena edo koprodukzioa dutelako, honako hauek dira:
- Cuatro días (Itxaso Díaz).
- Inmersas en el Imserso (Aitor Arruti).
- La isla sumergida (Lucía Malandro y Daniel Saucedo), producido por Elías Querejeta Zine Eskola – EQZE.
- La maleta de Álex (Alejandro Cortés), de la productora Larrua Creaciones.
Por su parte, competirán por el Premio ZINEBI Networking 2023, abierto a proyectos de largometraje documental procedentes de todo el Estado:
- ¿Es usted secuestrable? (Charli Bujosa Cortés), de la productora Mansalva Films.
- Artefactos de guerra (Jorge Caballero Ramos), de la productora GusanoFilms.
- Atlas de la desaparición (Manuel Correa), de las productoras Artefacto Fílmico y GusanoFilms.
- Infiltrada (Ione Monje Martínez y Paco Martínez-Abarca Sánchez).
- Jo Sóc (Patricia M. Félix), de las productoras Diana Toucedo Films y WKND.
- La maleta de Centelles (Pilar Pérez Solano), de la productora Estrela Audiovisual.
- La Pietà (Rafael Molés Vilar y Pepe Andreu), de las productoras SUICAfilms, AXfilms y Studio Nominum.
- Se eu morrer (si me muero) (Esther Vital García).
EPAIMAHAIA
10.000 €-ko bi sariak ikus-entzunezko sektoreko hamabost profesionalek osatutako epaimahai batek emango ditu:
Cecilia Barrionuevok, ECAMeko nazioarteko mintegi eta harremanen arduraduna, Large – Filmeko programatzailea Lincoln Center for the Performing Arts-en (New York), eta irakaslea Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE); Luca D’Intronok, Doclisboa Nazioarteko Zinema Jaialdiaren programatzailea; Anette Dujisin-Muharayk, zinema jaialdien, merkatuen eta ikus-entzunezko banaketa komertzialaren aholkularia; Ione Feijook, Basque.Audiovisual-eko nazioarteko marketing, komunikazio eta garapeneko arduraduna; Luis Ferrónek (LAZONA), hainbat filmen ekoizlea, hala nola El año del descubrimiento (Luis López Carrasco, 2020) eta Tardes de soledad (Albert Serra, 2024) eta Elena dio a luz un hermoso niño (Chiara Marañón eta Juan Soto Taborda, 2024), ZINEBI Networking 2022 sariaren irabazlea, biak oraindik amaitzeke daudenak; Fernando Francok zuzendari berri onenaren Goya Sariaren irabazlea 2014an, La herida (2013) filmarengatik, eta bost aldiz izendatuta Muntaia Onenaren Goya sarirako; Ainhoa González Sanchizek, Europa Creativa Desk MEDIA bulegoko koordinatzailea Euskadin; Marijo Larrañagak, Movistar Plus+eko Factual eta Ez Fikzioko burua; Elodie Melladok, FILMINeko programatzaile eta koordinatzaile editoriala; Noé Mendellek, Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea eta Scottish Documentary Instituteko zuzendaria; Elena Merak, Marketin eta Salmenten zuzendaria Treeline banatzailean; Ana Peláezek, RTVEn dokumentalen koprodukziorako ekoiztetxe exekutiboa; Aintzane Pérez del Palomarrek, EITBko koprodukzioen arduraduna; Ainhoa Ramírez Lucendok, zinema-ekoizlea; Montse Triolak, ekoizlea eta performerra, gaur egun Albert Serraren hurrengo filmaren eta Lav Diaz filipinetako zuzendariaren Beatriz, la mujer luzemetrai historikoaren ekoizten ari dena.
Foroa egin aurretik, datozen egunetan, hautatutako proiektuek tutoretza-saio pertsonalizatuak izango dituzte Virginia García del Pinoren eskutik.
Azaroaren 13tik aurrera, hautatutako proiektuen ordezkariak (ekoizpen- edo zuzendaritza-lanetan) ZINEBIk ezarritako topaketetara joango dira, beren proiektuaren aurkezpen publikoa egingo dute eta banakako aholkularitza-saioetan parte hartuko dute. Edizio hau amaitutakoan, ZINEBI Networkingek konpromisoa hartzen du aurten eta 2024an online jarraipen-topaketak egiteko, hautatutako proiektuei laguntzeko eta aholkuak emateko.