- Zinemagile alemaniarrak Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik jasoko du saria Arriaga Antzokian.
- Jaialdia inaugurazio gala batekin hasiko da gaur. Bertan, Sail Ofizialean – Nazioarteko Film Laburren Lehiaketan – lehiatuko diren zazpi euskal film laburrak – hiru dokumental, bi fikzio eta bi animazio –proiektatuko dira.
ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Bilboko Udalak antolatuta, bere 63. edizioa inauguratuko du gaur 19:30ean Arriaga Antzokian, Margarethe von Trotta aktore, gidoilari eta zuzendari alemaniarrari omenaldia eginez. ZINEBI jaialdiak edizio honetako lehen Ohorezko Mikeldia emango dio, Juan Mari Aburto alkatearen eskutik. “Bere zinemaren sendotasunagatik eta zintzotasunagatik, eta bere hastapenetatik, Alemaniar Berriko emakumezko ahots handi gisa, 68ko Iraultzaren ondorengo Europako gizartean emakumearen ahalduntzea islatzen jakin zuen bikaintasunagatik”, ZINEBIren ustez, “Berlingo zinemagilea zinemaren historian eragin handiena izan duen zinemagile feministetako bat bihurtu da“.
Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendariak lagunduta, Margarethe von Trottak agerraldia egin du gaur goizean Arriaga Antzokian.
Margarethe von Trottari omenaldi gisa, ZINEBIk – Goethe Institutuarekin lankidetzan – saio berezi bat antolatuko du hilaren 13an, larunbata, Bilboko Arte Ederren Museoan. Bertan, “Locura de mujer” (Heller Wahn, 1983) edo “Hannah Arendt” (2012) filmen zuzendariak Bilboko publikoaren galderei erantzungo die eta Helena Taberna zinemagile nafarrarekin hitz egingo du, edizio honetako Ohorezko Mikeldiko filmografiako lan garrantzitsuenetako baten proiekzioaren ondoren: “Las hermanas alemanas” (“Die bleierne Zeit“, 1981).
Rainer Werner Fassbinder edo Volker Schlöndorff bezalako zinemagileen aginduetara aktore lanetan hasi ondoren, von Trottaren curriculum zabalean Urrezko Lehoia eta Veneziako Zinemaldian lortutako kritikaren saria nabarmendu behar dira, ZINEBIk gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko duen filmagatik.
Lehen aldia izan zen emakume batek munduko zinema jaialdi zaharrenaren sari nagusia lortzen zuena, eta hirugarrena (ZINEBI Márta Mészárosen eta Larisa Shepitko errusiarraren sariketaren ondoren), non zuzendari batek bakarka lortzen zuen zinema jaialdi handienetako baten sari nagusia eskuratzea (Cannes, Venezia, Berlin, Donostia).
Margarethe von Trottak Volker Schlöndorffekin batera egin zuen debuta zuzendaritzan Heinrich Böllen “El honor perdido de Katharina Blum” (Die verlorene Ehre der Katharina Blum, 1975) eleberri arrakastatsuaren egokitzapenean, eta, bakarka, mundu osoko zinemagileentzako karrera eredugarri bati ekin zion: lehen aipatutako “Las hermanas alemanas” filmari gehitu behar zaizkio “El segundo despertar de Christa Klages” (Das zweite Erwachen der Christa Klages, 1978), “Hermanas, o el equilibrio de la felicidad” (Schwester oder Die Balance des Glücks, 1979), “Amor y deseos” (Fuerchten und Lieben, 1988) edo “Entendiendo a Ingmar Bergman” (Auf der Suche nach Ingmar Bergman, cod. Felix Moeller & Bettina Böhler, 2018), duela hiru urte ZINEBIn proiektatu zena.
ZINEBIren 63. edizio honetako katalogoan Marta Selva eta Anna Solà adierazten duten bezala, von Trottaren lana “disidentziekin konprometitutako zinema” bat da, “Garrantzi politiko eta sozial handikotzat jotzen diren gaien tratamenduan pertsonaia maskulinoei esleitutako zentralitatea” deslokalizatzen duena, eta “ahotsa, denbora, espazioa eta, azkenik, presentzia zinematografikoa ematen diona forma disidenteari”.
SAIL OFIZIALA – FILM LABURREN NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Jaialdiaren azken edizioetan ohikoa den bezala, Zinebi 63ko inaugurazio ekitaldia Arriaga Antzokian izango da, Inaugurazio Gala amaitu ondoren. Bertan, Sail Ofizialean lehiatuko diren euskal film laburrak proiektatuko dira: “Kinka”, Maider Oleaga (fikzioa), “Love Needs Time to Kill”, Txuspo Poyo (dokumentala), “Ur azpian lore”, Aitor Oñederra (animazioa), “Berak baleki”, Aitor Gametxo (fikzioa), “Azaletik azalera”, Mel Arranz (animazioa), “Vatios”, David Pérez Sañudo (fikzioa), eta “Yungay 7020”, Raquel Calvo Larralde eta Elena Molina Merino (dokumentala).
Bihar, hilak 13, larunbata, Sail Ofizialeko hurrengo bi saioak erakutsiko dira Azkuna Zentroko Auditorioan. Besteak beste, Estatu osoko film laburren estreinaldiak izango dira ikusgai: “Ningún rio me protexe de mín”, Carla Andraderena (dokumentala), “Dad Is Gone”, Pere Ginardena (animazioa), “Muerte Murciélago”, Carlos Saizena (animazioa) o “Can Gardell”, Sílvia Subirós eta Florencia Aliberti (fikzioa).
Bestalde, eta Gijongo Zinemaldiaren 59. edizioarekin elkarlanean, Concha Barquero eta Alejandro Alvaradoren “Descartes” eta Virginia García del Pinoren “ Las niñas siempre dicen la verdad ” (dokumentala) ere estreinatuko ditu ZINEBIk bihar Estatuan. Film labur horietako zinemagile eta zuzendari gehienak Bilbon dira dagoeneko, bihar euren lanak jendaurrean aurkezteko.
SAIL OFIZIALA – ZIFF ZINEBI FIRST FILM
Zinebi 63 jaialdiak, halaber, opera prima film luzeei eskainitako nazioarteko lehiaketaren bosgarren edizioa irekiko du bihar, larunbata, Golem Alhondiga zinema-aretoetan.
Lehia Diego Hernandez mexikarrak zuzendutako “Los fundadores” (FICUNAM eta FID Marseille frantziarretan saritua) eta Micaela Gonzalo zuzendari argentinarraren “La chica nueva” (Cinélatino – Rencontres de Toulouse, Frantzia) lanek irekiko dute.
Beste zazpi film luze ZIFF Sari Nagusian (12.000 euro) eta Gazte Epaimahaiaren Sarian (2.000 euro) lehiatuko dira. Horiek guztiak Estatuan estreinatuko ditugu. Atal honetako film gehienek ikuspegi kritikoa dute gazteek munduko hainbat puntutan bizi duten egoerari buruz:
- “Faya Dayi”, Jessica Beshir (Etiopía / EE.BB. / Catar, 2021)
- “FREIZEIT or: The Opposite of Doing Nothing”, Caroline Pitzen (Alemania, 2021)
- “Language Lessons”, Natalie Morales (EE.BB., 2021)
- “Our Eternal Summer”, Émilie Aussel (Frantzia, 2021)
- “Reconciliation”, Marija Zidar (Eslovenia / Serbia / Montenegro / Kosovo, 2021)
- “Rock Bottom Riser”, Fern Silva (BB., 2021)
- “The Train Passed By”, Kam Jeong-won (Hego Korea, 2021)
BEAUTIFUL DOCS
Sail lehiakorrez gain, ZINEBIk Beautiful Docs munduko dokumentalen erakusketa ez-lehiakorra inauguratuko du bihar Golem Alhondiga zinema-aretoetan. Bertan, ZINEBIk “Marx può aspettare” (2021) estreinatuko du Estatuan, Marco Bellocchio zuzendari italiarraren azken lana, ZINEBIko Ohorezko Mikeldi Saria, 2017an.
ZINEBIn bere aurreko film asko aurkeztu dituzten eta, Bellocchio bezala, Cannesen bere azken dokumentalak estreinatu zituzten bi zinemagileren azken bi lanak ere aurkeztuko dira: Jean-Gabriel Perioten “Reotur à Reim” s (Fragments) eta “Babi Yar. Context” Sergei Loznitsarena, 1941ean Kieveko (Ukraina) amildegi batean naziek egindako sarraskiari buruzkoa.
ENRIQUE URBIZU ZINEBIN
ZINEBI Meetings topaketa sortari ere hasiera emango diote bihar, eta Enrique Urbizu Goya saria irabazi duen zinemagile bilbotarra Azkuna Zentroko Bastida Aretoan izango da. Carlos Gomezek lagunduta, “ La caja de madera: Estudios sobre puesta en escena cinematográfica” liburua aurkeztuko du, biek sinatzen duten eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolak eta DAMA ikus-entzunezko edukietan espezializatutako kudeaketa-erakundeak Caimán-Cuadernos de Cinerekin elkarlanean argitaratu duten liburukia. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak moderatuko du topaketa.
Liburua “Imprenta dinámica” izeneko argitalpen-bilduma berri baten barruan dago. Liburu horiek, aldi berean, zinemako lanbidean aritzeko balio duten ezagutzak eta zinemazaleen eta ikus-entzunezko kultura garaikidearen espektro zabal bati interesatzen zaion hausnarketa teorikoa eta dibulgatiboa eskaintzen dizkiete irakurleei.
Jaialdiko prentsa-materialak esteka honetan kontsulta daitezke.