Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    AGNIESZKA HOLLAND

    AGNIESZKA HOLLAND. SORMENEZKO ABENTURA BIZIA

    Agnieszka Holland zinemagile garaikide oso polifazetikoa da, eta gutxi dira berak bezain jardun zabala egin dutenak. 1948ko azaroaren 28an jaio zen Varsovian, ama katolikoa zuen eta aita judua, Pragako Zinema eta Telebista Akademian (FAMU) graduatu zen 1971n, eta Poloniako zinemaren Olatu Berria deritzonaren testuinguruan ekin zion bere ibilbide profesionalari, Krzysztof Zanussi eta Andrzej Wajdaren zuzendari laguntzaile gisa.

    Zinemarako egin zuen lehen film luzearekin, Provincial Actors (Aktorzy prowincjonalni, 1978), zeinetan garai hartan Polonian zegoen egoera politikoa aipatzen baitzuen, Cannesko Zinemaldiko FIPRESCI saria lortu zuen. Jaruzelski jeneralak 1981ean gerra legea deklaratu zuenean Frantzian erbesteratu aurretik, A Lonely Woman (Kobieta samotna, 1981) filma egin zuen, eta bera izan da ZINEBIren aurtengo edizioan egingo zaion omenaldia dela eta film hori aukeratu duena. Bertan, bere lehen filmen bereizgarri diren joera politikoa eta begirada kritikoa antzematen dira, zeinetan gurutzatu egiten baitira makineria burokratikoari, gobernuaren errepresaliei, eta garai hartako miseria material eta mentalean harrapatuta dagoen gizarte baten giro itogarriari egiten zaizkion aipamenak.

    AErbestealdian hasi zen bere ibilbide sortzaile luzea, Alemanian, Frantzian, Kanadan, Estatu Batuetan eta, berriz ere, Txekiako Errepublikan eta Polonian egin zuena. 1985ean, Ingelesez besteko film onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zuen Angry Harvest (Bittere Ernte, 1985) filmagatik, zeina ekoizpen alemaniarra baita, Bigarren Mundu Gerran emakume judu batek egindako ihesaldiari buruzkoa. Dena den, Europa, Europa (1990) izan zen nazioarteko behin betiko etorkizuna eman zion filma: Alemaniatik ihesi zebilela Sobietar Batasunak okupatutako Poloniako sektorera iritsitako nerabe judu baten biografian oinarrituta zegoen. Film horrekin arrakasta handia lortu zuen Estatu Batuetan, non Urrezko Globoa irabazi baitzuen eta Gidoi egokitu onenaren Oscar sarirako izendapena lortu baitzuen. Berriz izendatu zuten Oscar sarietara In Darkness (W ciemnosci, 2011) filmarekin; hau ere gerrartetako totalitarismoei buruzkoa zen, izan ere, bere obran behin eta berriz agertzen den gaia baita. Kasu honetan, filmean Poloniako juduek alemanen okupazioan zehar bizitako borroka jorratzen du. 

    ABere lan berrienetako bat, Mr. Jones (2019), Berlingo Zinemaldian lehiatu zen Urrezko Hartzagatik eta garai hartara hurbiltzen ari da berriro ere. Oraingoan, Gareth Jones kazetari galestarraren benetako kasuaren bitartez izan zen, zeinak Stalinek 1930eko hamarkadan Ukrainako behartutako kolektibizazioan egindako ankerkeriak ikertu baitzituen.

    ABistakoa da zinemagileak gai historikoekiko duen interesa —gaiok, gainera, zuzenean bere familiaren gorabeheretan haragitzen dira—, baina bere lanaren intentsitatea eta hedadura direla eta, Holland askoz ere gai gehiagorekin lot dezakegu, eta beti geratzen da agerian zer nolako trebetasuna duen narratzaile gisa gai horiek tratatzeko orduan, zer nolako modu bertutetsuan menderatzen dituen ikus entzunezko lengoaiak eta formatuak, eta nola bere apustuak, beti, pertsonaia eta istorio bakoitzaren konplexutasunarekin konprometitutako kontakizunen aldekoak diren. Horrela, bada, Olivier, Olivier (1992) eta The Secret Garden (1993) filmek haurtzaroaren hauskortasunaz eta tolesgabetasunaren galeraz hitz egiten digute; Total Eclipse  (1995) filmak Arthur Rimbaud eta Paul Verlainen arteko harremana deskribatzen du; Washington Square (1997) filmeak klabe feministan interpretatzen du Henry Jamesen eleberria; Julia Walking Home (2001) filma ama batek bere semaren gaixotasunaren aurrean duen inpaktu emozionalean barneratzen da; eta Copying Beethoven (2006) filmean konpositorearen azken urteak fikzionatzen ditu. Bere film berrienetan—Spoor (Pokot, 2017), thriller animalista bat, Berlingo Jaialdian Alfred Bauer saria jaso zuena, eta Charlatán (Šarlatán, 2020), 1930eko hamarkadan oso ezaguna izan zen petrikilo txekiar baten biopica Hollandek gai eta estilo anitzekiko duen interesa erakusten jarraitzen du.

    AGidoilari gisa elkarlanean aritu zen Andrzej Wajdaren Danton (1983), A Love in Germany (Eine Liebe in Deutschland, 1983), The Possessed (Les possédés, 1988) eta Korczak (1990) obretan, eta baita La amiga (Jeanine Meerapfel, 1988) filmean ere; horrez gain, zeregin garrantzitsua izan zuen Kieślowskiren Three Colours (1993-1994) trilogiaren gidoietan, aholkulari gisa egin zuen lana dela eta. 

    AEtengabe bilatzen ditu sormenarekin lotutako erronkak eta, horrela, Hollandek hainbat telesail arrakastatsuren kapitulu batzuk zuzendu ditu: The Wire, The Killing, Treme (kapitulu pilotuan egindako lanagatik Emmyetarako izendatu zuten), House of Cards, The Affair eta The First. Horrez gain, minitelesail batzuk ere zuzendu ditu: Rosemary’s Baby (2014), Ira Levinen eleberriaren egokitzapena, eta Burning Bush (Hořící keř, 2013), Txekiako Errepublikan ekoitzia eta Jan Palach ikasleak, 1968ko errusiar inbasioaren aurkako protesta gisa, Pragan bere burua immolatu izanean oinarritzen dena. Hollandek Belusezko Iraultza deritzonean parte hartze aktiboa izan zuen eta, horren ondorioz, espetxeratua izan zen; lan honetan, bere herrialdean —maila pertsonalean, trebakuntzan eta politikoan hazten ikusi zuen lekuan— bere bizi esperientzietatik hurbil zeuden gertaera historikoen kontakizunari heldu zion berriz.

    AAgnieszka Holland maisuak hurbil zituela hasi zen, zuzendari poloniar miretsi haiekin lan egin baitzuen. Panorama horretan, eta bere ondorengo karreran ere, salbuespen bat izan zen, bitxikeria bat, emakumea zelako. Hainbat oztopori egin behar izan zien aurre —judua izatea Polonia komunistan, erregimenaren aurkaria, etorkina— eta muga sexistak ere gainditu behar izan zituen, emakume zinemagileek beren arteko lotura kolektiboak sendotu gabe zituzten garai batean. 2021ean, Europako Zinema Akademiako (EFA) presidente hautatu zuten eta, bertan, bere gain hartu du ikusleak zinema aretoetara itzultzen laguntzeko erronka, plataformen eta streamingaren nagusitasunaren aurrean. Orain, bere obraren aberastasuna eta zinema kultur ondasun gisa defendatzeko egiten duen ekarpen aktiboa direla eta, miresmena eta errespetua pizten ditu, eta, horrez gain, zinemagileen belaunaldi berrientzako erreferentzia bat ere bada. Bere ibilbideari egiten dion aitortza honekin, ZINEBIk bat egiten du bere filmengatik jaso dituen sariekin, Agnieszka Hollandi Ohorezko Mikeldia emanez Jaialdiaren 64. edizioa den honetan. 

    Agnieszka Holland. Mikeldi de Honor / Mikeldi of Honour Award. ZINEBI 64 (2022). © Jacek Poremba

    Anna Solà, Marta Selva 

    Mostra Internacional de Film de Dones de Barcelona







    AGNIESZKA HOLLAND
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators