Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    AGUSTÍN DÍAZ YANEZ

    Agustín Díaz Yanes azken hamarkadetako zine espainiar berrian errazen ezagutzen diren zinemagileetako bat da, dudarik gabe, bere fi lmek elkarren antza baitute. Ezaugarri horren eraginez ikusleak erraz ezagutzen ditu bere filmak. Zergatia ez da soilik istorio horietan gorputz/aktore berak ikustea (Victoria Abril paregabea presentzia nagusi izaten da), baizik eta lau film hauek kezka etiko zein estetiko bertsuen esparru bat osatzen dutela. Labur esanda, Díaz Yanesen lana ezkerreko pentsaera duen zinea da eta, indarkeria ezaugarri nagusi duelarik, zine beltzaren arlora hurbiltzen da.

    Has gaitezen bada hasieratik. Zine mota honetan, gaia gailentzen da zehaztapen generikoen gainetik. Hau da, sortzaileak thrillerraren ezaugarrietan oinarritzen duen generoa da Díaz Yanesen zinearena, horregatik esan daiteke goiburuetarako eragile aproposak dauzkala. Zine irmoa egiten du eta ez da gainontzekoen nahietara moldatzen, hala, bizitzea egokitu zaigun garai honetan gizakiak dituen zenbait arazo erabakigarriren gaineko eztabaida proposatzen du, hala nola, gizakiaren dualtasun adierazezina (Ongia eta Gaizkiaren arteko sinkretismo bitxia), sistema kapitalistaren bidegabekeria, garaituen bizirauteko eguneroko borroka, porrotaren duintasuna… Oro har, Díaz Yanesen filmak thrillerrak dira, izan ere, aipatutako gaien koktel hori gailendu egiten da indarkeriari esker aurrera doan genero honetan eta protagonistak legearen mugan edo legez kanpo diharduten pertsonak izaten dira.

    Gure egilearen filmografía ezkerreko pentsaeran kokatzen dugu, ez soilik gaurko klaseen arteko borrokan oinarritzen diren gai eta egoerak aurkezten dituelako, baizik eta baita, batik bat, txiro eta galtzaileen alde egiten duelako ere. Bere unibertsoa erabat hobbesianoa da: gizona otso da gizonarentzat, baina, batez ere, emakumearentzat. Horren harira, emakumezko pertsonaiak, haiek ere kapitalismo berantiarraren biktima diren heinean, bere istorioetako protagonista eta bere diskurtsoa transmititzeko bitarteko pribilegiatu bilakatzen ditu.

    Bere mundu osoa Gloria Duque izeneko pertsonaiaren inguruan sortzen dela dirudi. Victoria Abrilek egiten du pertsonai nagusi horren papera Díaz Yanesen lehendabiziko eta (orain arte) azken luzemetraietan. Gloria alarguna da, prostituta eta alkoholikoa, hondoa jo ondoren gora egitea lortu du, gogor borroka egin ostean arrakasta izan du eta giza duintasuna suntsiezina dela aldarrikatu du. Felazioaren (emakumea mendean jartzea irudikatzen duen ekintza-ikonoa, bere filmetan sarritan errepikatzen dena) eta armak erabiliz egindako lapurretara igarotzeko prozesuan laburtzen du “ahulen” matxinada. Lotura klimatiko eta enblematiko horrek bere filmografía zeharkatzen du garapen erabat geometrikoan, indarra hartuz doan iraultza hasiberri gisara: emakume batek lapurreta egiten du larru-denda batean Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto filmean, bi emakumek supermerkatu batean lapurreta egiten dute Sin noticias de Dios filmean, lau emakumek zenbait lapurreta egiten dituzte Sólo quiero caminar filman…

    Bere filmetan lehenengo planoan ikus dezakegun indarkeria, eredu kapitalistak menpeko klaseei ezartzen dien shock-tratamenduaren adierazpen argia izateaz gain, ahulak sendotzen dituen eta euren altxamendua burutzeko tresna gisa balio dien katalizatzaile ere bada. Status quo izenekoaren ikuspegi negatibo honekin eta giza harremanekin batera, indarkeriaren zentzu liturgiko eta sakrifi ziozkoa ere barne hartzen da fi lmetan. Alderdi hori argi geratzen da bere lehendabiziko bi lanetan, tauromakiari (ezaguna da zinemagileak ahaideen bidezko lotura handia duela gai horrekin) eta boxeoari buruzko filmetan, hain zuzen, izan ere, lanbide horiek, nolabait esateko, indarkeria goraipatzen dute modu estetikoan eta horrek pertsona aurrerakoi batzuen atsekabea eragiten du.

    Indarkeriaren alderdi plastikoa erabiltzeko duen joera horrek antzekotasuna ematen dio Scorsese edo Peckinpah zuzendariekin. Arazorik gabe aipatzen ditu maisu horiek, bere iritziz, gaitasun handia daukatelako basakeriarik handiena zine munduko harri bitxi bilakatzeko (Uno de los nuestros bere opera priman, Grupo salvaje bere azken filmean, zeinekin “topos” mexikarra ere partekatzen duen, indarkeria bere gordinkeria osoz barne hartzen duen espazio ezaguna).

    Alatriste izeneko hirugarren luzemetraia (Arturo Pérez-Reverteren kapa eta ezpatadun nobelen saga laburtu eta egokitzen duen fi lma) bere filmografía an lotu gabeko bertso bakarra dela esan liteke, istorioaren jatorria, testuinguru historikoak, gizonezko protagonista edo kokapen generikoak oso ezohikoak baitira bere lanetan. Hala eta guztiz ere, arreta pixka bat jartzen badugu, gainbeheran dagoen gorteko konplotak eragindako arriskuz josita dagoen XVII. mendeko Madril hartan, zinegileak sortutako dramen giro malkartsu eta ezkorra arnas daiteke. Aldi berean, beste zenbait ezaugarri ere antzematen dira: Pérez-Reverteren pertsonai ezpatari eder eta sentimentala eta bere aparteko edertasuna, atxiloketak eta Díaz Yanesen emakumezko heroiek biziarekiko duten jarrera.

    Velázquezen garai eta lekura itzultzeak, beraz, aukera ematen dio zinemagile honi, zine amerikarraz gain, bere eredu ikonografi ko batzuk ere Pradoko Museoan topa ditzakegula azpimarratzeko, (sevillarraren, José de Ribera edo Antonio Lópezen pinturak bere fi lmetan agertzen dira). Dena dela, artista den heinean dauzkan kezkek ez dute hiritar izatetik aldentzen.

    Imanol Zumalde
    Katedraduna (UPV-EHU)


    AGUSTÍN DÍAZ YANES
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators