PATRICE CHÉREAU. HEZUR-HARAGIKO ZINEMAGILEA
Distantzia, boxeoan bezala, funtsezko faktoreenetariko bat da Patrice Chéreau-ren zineman (Lézigné, Frantzia, 1944). Bere filmek, boxeoaren antzera, pertsonaiak haragikoitasun gordineko esperientzia fisiko bizien eraginpean ipintzen dituzte. Horietan, gorputzek gozatzea eta sufritzen dute eta azalek pasioa adina mina jariatzen dute. Bere karrera artistikoaren hastapenetatik antzerkira dedikatu dela, («ama hizkuntzatzat» dauka antzerkia), berak zurtatu du, ordea, pelikulak egiten dituela gorputzetara gerturatzeko eta antzerkian eskaini ezin duen dentsitate fisiko bat aurkitzeko.
Hainbat muntaiek, esaterako: Fedra (Racine), Hamlet (Shakespeare), La disputa (Marivaux), Peer Gynt (Ibsen) edo Rêve d’automne (Jon Fosse) Europako eszena zuzendari garaikide garrantzitsuenetariko bat bilakatu du eta berari esker, Bernard-Marie Koltès lana jendeari ezagutzera eman zaio, Théatre des Amandiers de Nanterre antzokiko zuzendari artistiko jardun zuen bitartean.
Antzerkiko erroak inoiz ahaztu gabe, laster operaren dramaturgia sutsuak tentatu zuen, eta zeregin horietan esperientzia gutxi eduki arren, onartu zuen Richard Wagner-en El Anillo del Nibelungo (Der Ring des Nibelungen) tetralogia eszenara eramatea 1976ko Bayreuth Zinemaldian, estreinatu egin zela mendeurrena ospatzeko. Ingmar Bergman-ek, Peter Brook-ek edo Peter Stein-ek aurretik enkarguari uko egin zioten eta Chéreau-ren bertsioak, (hiru hilabetetan bakarrik osatua Pierre Boulez-en musika zuzendaritzapean), orduan, kritika zorrotzak piztu bazituen ere, gertaera garrantzitsu bilakatu da opera modernoaren antzezpenean. Frantziako zuzendariek ekintza industria iraultzaren garaira eraman zuen (lana sortu zen testuingurua), agian, Rin-ko urea eta kapitalismoko maldizioaren arteko konexioei buruzko Bernard Shaw-ren ideiak berreskuratuz. Hala ere, bere lanaren berezko ezaugarria izan da abeslariei exijitu zien interpretazio intentsitatea eta haien ez ohiko itxura erotikoa, alegia; bere ondorengo estilo zinematografikoa nabarmen markatu duten bi ezaugarri. Ikuslea bezala, butaken patioan, aktore-aktoresen bilakaerak behatzera behartuta zegoela, Chéreau-rek kamera hartzea erabaki zuen antzerkiaren distantzia drastikoki murrizteko: «antzerkiko hizkuntza abstraktuagoa da, zinemakoak errealitatetik gertuago kokatzen nau».
Kamera zinematografikoa bere eskuetan erabat organikoa da eta lotsarik eta loturarik gabe mugitzen da, beti distantzia aburren gertutasunean garatzen diren harremanak dituzten pertsonaia batzuen gorputzen inguruan. Haragia dagoeneko agertzen zen bere lehenengo pelikularen izenburuan, La carne de la orquídea (La Chair de l’orchidée, 1974), James Hadley Chase-ren eleberri homonimoan oimarrituta, baina hura are nabariagoa da pertsonalagoak diren lau eleberrietan: El hombre herido (L’Homme blessé, 1983), La reina Margot (La Reine Margot, 1994), Intimidad (Intimacy, 2001) eta Su hermano (Son frère,2003). Horietan, zuzendaria gidoilaria ere bada, jarduera zinematografikora esklusiboki erreserbatzen duen alderdia.
Filma hauek kokatzen dira gorputzaren fisizitate eta giza espirituaren intimitatearen sentsualaren eta sarritan, bortitzaren artean, hots; bere zinemaren muinean aurkitzen den dialektika. El hombre herido lanak proposatzen du giro zikinean eta marjinalean sortzen den pasio homosexual gorabeheratsu baten erretratu gordina eta osasungaitza. la hogei urte beranduago, Intimidad-n, euren korrelatu homosexuala aurkitzen duten bi gizakien arteko behar fisiko estuaren pintura luna da. Hanif Kureishi-ren eleberriaren egokitzapen askea da. Bi ezezagunek, noizbehinkako sexu topaketen bidez, lotura emozional desesperatua sortzen dute, baina hura desegiten hasten da gizona emakumea asetzen ez duten inguruabar pertsonalengatik interesatzen hasten denean. Era horretan, haragizko gozamena espirituaren bakardade gaindiezinarekin lotzen da, eta Intimidad bilakatu egiten da Su hermano-k planteatutako drama ikaragarriaren alderantzikatutako isla. Bertan, egoera terminalean dagoen gorputz baten degradazio jasanezinak, ordea, aurretik elkarrengandik urrunduko bi anaien arteko maitasuna berreskuratzen du.
La Reine Margot lanak, azkenean, modu literalean erakusten du Chéreau-k eszenara eramaten duena gorputza bera dela, izerditan eta odoletan blai, eta gizakiaren barneko pultsioetatik jariatzen diren plazerrek eta minek suntsituta. Fresko historiko zoragarri eta koloretsu honek, Wagner kutsu nabariarekin, hugonoteen sarraskia irudikatzen du, San Bartolomé gauean. Hala ere, Margot-en amaierako irudia da, agian, amorantearen buru gabeko gorpuari so eginez hutsik dagoen gela batean, zarrasta fisikoa Chéreau-ren zineman beti intimo bilakatzen dela edertasun piktoriko handienarekin adierazten duena.
Molière Sariak eta Cannes eta Berlineko zinemaldietako sariak ere jaso ditu eta horiek abalatu egiten dituzte Patrice Chéreau-k antzerki, opera eta zinemako zuzendari gisako lanak eta noizbehinkako aktore, gidoilari edo ekoizle bezalako lanak uztartzetik lortutako emaitza onak. Ibilbide artistiko polifazetikoak eta aldakorrak. horrenbestez, izendatu u Berpizkundeko Gizakiaren ereduaren ordezkari garaikide legitimo eta duin.
Nekane E. Zubiaur
Ikertzaile irakaslea (UPV/EHU)