Erabili gure bilatzailea

    Bilboko Dokumentalen
    eta Film Laburren
    Nazioarteko Jaialdia
    Azaroak 8 – 15, 2024

    International Festival of
    Documentary and Short Film
    of Bilbao
    November 8 – 15, 2024

    Festival Internacional de
    Cine Documental y Cortometraje
    de Bilbao
    Noviembre 8 – 15, 2024





    ZINEBI66

    VER GALERÍAS





    ZINEBI gorabidean dauden autoreak babesten dituen jaialdia da. Nazioarteko film laburren lehiaketa (dokumentala, animazioa eta fikzioa) eta nazioarteko ZIFF- ZINEBI First Film lehiaketa (opera primako film luzeei eskainia) dira bere ezaugarri nagusiak. Gainera, urtero urteko dokumental luzerik onenetako batzuk proiektatzen ditugu Beautiful Docs sailean.

    Euskal ikus-entzunezkoen industria babesten dugu Bertoko Begiradak sailean euskal film labur eta luzeen sorta zabala erakutsiz, baina, era berean, euskal eta estatuko zinemaren industriarekin dugun konpromisoa adierazten dugu ZINEBI Networking-en bitartez, industria-jarduerak, topaketa profesionalak, hitzaldiak eta elkarrizketak barne antolaturik.

    ZINEBIk Ohorezko Mikeldi sariak ematen ditu urtero, izen handiko zinemagileen karrera aitortzeko: Frederick Wiseman, Albert Serra, Agnieszka Holland, Margarethe von Trotta, Marco Bellocchio, Jean-Pierre eta Luc Dardenne, Claire Simon, Wang Bing, Apichatpong Weerasethakul, Marta Mészáros, Hirokazu Kore-eda, Liliana Cavani, Barbara Kopple, Imanol Uribe, Carlos Saura, Aki Kaurismäki beste batzuen arte.

    Aurten, ZINEBIk 66. edizioa ospatuko du. Azaroaren 8tik 15era bitartean itxarongo zaituztegu Bilbon.

     

    Sígue nuestras novedades en Instagram y nuestras redes sociales

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak