ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, gaur eman dio hasiera Azkuna Zentroan ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunea, Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren bosgarren edizioari. Bertan jendaurrean aurkeztu dira 10.000 euroko ZINEBI EITB 2022 sariaeskuratzeko lehiatuko diren film luze dokumentalen bost euskal proiektuak:

  • “36, zuri beltzan” (Ainhoa Urgoitia & Enrique Rey), Guillermo Martínez eta Naiara Olite ekoizleena.
  • “Esto no es Hollywood” (Jone Ibarretxe & Nere Falagan), Euskadi Movie AIE ekoiztetxearena.
  • “Itaca” (Juan Prado), El Burro Films S. L. y Chisgarabis Kinorena.
  • La sinsorga (Marta Gómez &Paula Iglesias Calderón), Al Borde Films ekoiztetxearena.
  • “Zikuñagako Ama” (Pello Gutiérrez Peñalba), Zazpi T’erdi ekoiztetxearena.

Bost proiektu horien arduradunek banakako bilerak egingo dituzte epaimahaiko kideekin astearte goizean, hilaren 15ean, proiektuak baloratzeko: Gloria Bretones, Begin Again Films zinema-banatzaile independentearen sortzailea eta Centuria Filmseko ekoizle exekutiboa; Zaida Carmona, FILMINeko zine zuzendaria eta social media managerra; Anette Dujisin, Portugalgo FILMIN dibisioko kudeatzailea; Cintia Gil, Sheffield Doc/Fest-eko zuzendari artistiko ohia eta gaur egun Cannesko Jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldiko zinema dokumentaleko aholkularia; Ainhoa González Sanchiz, Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi Bulegoko koordinatzailea; Mar Izquierdo, Zineuskadiko koordinatzailea; Lya Li, Asian Shadows nazioarteko banatzailearen zinemaldiekiko harremanen arduraduna; Noé Mendelle, Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea eta Scottish Documentary Instituteko zuzendaria; Elena Mera, Treeline banatzailearen koordinatzaile nagusia; Ana Peláez, RTVEko dokumentalen produktore exekutiboa; Aintzane Pérez del Palomar, EITBko koprodukzioen arduraduna; Charlotte Serrand, La Roche-sur-Yon Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria; eta Joana Sousa, Doclisboako zuzendarikidea.

Pertsona berberek hartuko dituzte astearte arratsaldean ZINEBI Networking 2022 sarirako hautagai diren Estatuko gainerako herrialdeetatik iritsitako bederatzi proiektuak:

  • “Alevosía” (Sara Casasnovas), Indígena Films S. L. U ekoiztetxearena.
  • “La Comunitat (Almudena Verdés), Silence Producción Audiovisual S. L. ekoiztetxearena.
  • “Deuses de pedra” (Iván Castiñeiras), Ángel Santos Touza ekoizlearena.
  • “Elena dio a luz un hermoso niño” (Chiara Marañón & Juan Soto), LaCima Producciones, S. L. ekoiztetxearena.
  • “Um filme de Fernando Ruiz Vergara” (Concha Barquero & Alejandro Alvarado), Azhar Media eta Alvarquero ekoizleena.
  • “L’home més pacífic del món” (Raquel Barrera Sutorra), Gris Medio ekoiztetxearena.
  • “La Marsellesa de los borrachos” (Pablo Gil Rituerto), Boogaloo Films, S. L. ekoiztetxearena.
  • “PAPAMAMA” (Lorena Ros), SANMOR Desarrollo Empresarial S. L. ekoiztetxearena.

Zinemagintzako profesionalei zuzendutako foro hau ZINEBIk antolatzen du, Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV) lankidetzan, eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA), Europar Batasuneko NextGenerationEUren, EITBren eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren eta Zineuskadi Elkartearen (Eusko Jaurlaritza) laguntzarekin.

Gainera,  aurten hasita, nazioarteko aliatu estrategiko berri gisa sartu dira Cannes Docs – Zinema dokumentalerako topagune nagusia Marché du Film-en, munduko zinemaldirik garrantzitsuenean – eta Scottish Documentary Institute erakundea.

Jaialdiaren prentsa materiala esteka honetan kontsulta daiteke.