ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Oberhausengo (Alemania) Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 69. edizioan azken hamar urteetan ekoitzitako euskal film laburren aukeraketa aurkeztuko du. Alemaniako lehiaketak ZINEBIri eskatuta egindako zikloak bi jaialdiek dituzten harreman bikainei erantzuten die, eta Focus Basque Country: Heterogeneous Landscapes (Focus País Vasco: Paisajes heterogéneos) izenburua du.
Programa hori Alemanian aurkezteko ZINEBI Etxepare Euskal Institutua, Kimuak eta Basque Audiovisual (Zineuskadi – Eusko Jaularitza) erakundeekin lankidetzan aritu dira, eta hiru saio aurkeztuko dira, 2014 eta 2021 artean Euskadin ekoitzitako 18 film labur dokumental, fikzio, animazio eta esperimentalez osatutakoak. Horietako batzuk ZINEBIn saritu ziren:
- Amore d’inverno (Isabel Herguera, 2015) [ZINEBIren 57. edizioan saritua]
- Ancora lucciole (Maria Elorza, 2018) [ZINEBIren 60. edizioan saritua]
- Areka (Atxur Animazio Taldea, 2017) [ZINEBIren 59. edizioan saritua]
- Ehiza (Hauazkena Animazio Taldea, 2020)
- Gaur. Berriz (Aitor Gametxo, 2020) [ZINEBIren 62. edizioan saritua]
- Ikusleak / Los que ven (Jesús María Palacios, 2018)
- In ictu oculi (Begiak hesteko artean) (Jorge Moneo Quintana, 2020)
- Inner Outer Space (Laida Lertxundi, 2021)
- It Is All Right Here (Teresa Sendagorta, 2018)
- Love Needs Time to Kill (Txuspo Poyo, 2021)
- Lursaguak (Izibene Oñederra, 2019)
- Luz a la deriva (Iñigo Salaberria, 2015)
- Montes Bocineros (Juan Pablo Ordúñez, MawatreS, 2014)
- No hay nada más moderno que envejecer (Sra. Polaroiska, 2018)
- Plágan (Koldo Almandoz, 2017)
- Soroa (Asier Altuna, 2014)
- Variaciones de Winterreise (Inés García, 2018)
- 592 metroz goiti (Maddi Barber, 2018)
ZINEBIko zuzendariak lagunduta, zuzendarietako batzuek in situ aurkeztuko dituzte saioak, Renako hiriko Kino Gloria aretoan.
FILM LABURREN JAIALDIETAKO DEKANOA
Martin Scorsesek, Chris Markerrek edo Krzysztof Kieslowskik, Agnès Vardak, Lindsay Andersonek, Chantal Akermanek edo George Lucasek (1968an THX 1138 4 EBk saritu zuen) milaka zinemagilek aurkeztu dituzte zazpi hamarkadetan zehar beren filmak munduko film laburren jaialdietako dekanoan.
1954an sortua, bere programazioa erreferentea izan da beti geroago sortutako lehiaketa espezializatu guztietarako. Horien artean, ZINEBI, 1959an sortua, Oberhausen (eta Polonia Krakovia eta Finlandiako Tampere jaialdiak bezala), FIAPFek urtero ziurtatzen du munduko A klaseko jaialdietako bat dela film laburren eta dokumentalen kategorian.
Zinema Aleman Berriaren sorlekua izan zen, 1962an, Alexander Kluge edo Edgar Reitz bezalako 26 zinemagilek sinatutako “Oberhausengo manifestua” idatzi eta sinatzeko bidea eman zuena. Bertan, beren herrialdeko industria zinematografikoaren konbentzionalismoaren aurrean gogaituta zeudela aldarrikatzen zuten. Manifestu hark bultzatu zuen 60ko eta 70eko hamarkadetan Alemaniako zinemaren ikuspegi berritzailea sortu zuten zinemagile gazteen balioa nabarmentzea: besteak beste, Werner Herzog, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet, Volker Schlöndorff, Rainer W. Fassbinder edo Wim Wenders, Oberhausen hirian hazi zena.