• Topaketa Azkuna Zentroko Bastida Aretoan izan da, eta zinemagileak Carlos Gómez kazetaria izan du lagun, liburuaren idazlea Urbizurekin batera.
  • Bihar, igandea, 11:30etan, “Focus: México, mujer y cines originarios” Yunuen Cuencak komisariatutako zikloa egingo da Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.
  • Igandean 14:00etan Vulk talde bilbotarraren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek BBK Aretoan, 19:00etan.

ZINEBI Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak , Bilboko Udalak antolatuta, Enrique Urbizu zinemagile eta Carlos Gómezen “La caja de madera: estudios sobre puesta en escena cinematográfica” liburuaren aurkezpena egin du gaur. Bi idazleak Azkuna Zentroko Bastida Aretoan ospatu den ekitaldian egon dira.

Liburua ECAMek – Escuela de Cinematografía y del Audiovisual de la Comunidad de Madrid eta DAMA ikus-entzunezko edukietan espezializatutako kudeaketa entitateak Caimán-Cuadernos de Cine aldizkari espezializatuarekin elkarlanean argitaratu dute. Euskadiko Filmategiaren zuzendaria den Josean Fernándezek ere parte hartu du topaketan.

Liburu hau hizkuntza zinematografikoaren historian zeharreko ibilbide pedagogiko bezain zorrotza da, maisu handien bideari jarraituz: Edwim S. Porter, David W. Griffith, Fritz Lang, Jean Renoir, King Vidor, Jacques Tati, Robert Bresson, Stanley Kubrick eta Paul Thomas Anderson. Ibilbideak eszenaratze zinematografikoaren tresna nagusiak agerian jartzen ditu, eta sormen-askatasunaren adibideak eskaintzen ditu, besteak beste honako film hauen azterketa sakon baten bidez erabil daitekeenak: “Los nibelungos” eta “M” (Fritz Lang), “El último” (Friedrich W. Murnau), “Una partida de campo” (Jean Renoir), “Duelo al sol” (King Vidor), “Mi tío” (Jacques Tati), edo “La chaqueta metálica” (Stanley Kubrick).

Argitalpen-bilduma barri baten barruan dago liburua, Imprenta Dinámica izenekoa, irakurleen eskura aldi berean lanbide zinematografikoa gauzatzeko ezagutza baliagarriak eta gogoeta teoriko eta dibulgatzailea eskaintzen dituzten liburu sorta bat jartzeko sortua, zinema eta ikus-entzunezko kultura garaikidea gustuko duen espektro zabal bati interesatzeko modukoa.

Enrique Urbizuk 1987an zuzendu zuen bere lehen film luzea, “Tu novia está loca”, Antonio Resines eta María Barranco aktore ezagun bikotearekin egindako endredozko komedia. 1991n kontakizun kriminalen amildegira jaitsiera bortiz eta zikin bat zuzendu zuen, “Todo por la pasta” lanean. Hainbat Goya Saritarako izendatua izan zen filma. Urbizuk ere zuzendu zuen “La caja 507”, bi Goya Sari eta hainbat jaialditan sari ezberdinak lortu zituen thrillerra. 2006an Zinema Akademiako lehen lehendakariorde bihurtu zen.

2016an Film Onenaren eta Zuzendaritza Onenaren Goya Sariak eskuratu zituen “No habrá paz para los malvados” thrillerrak, baita Jatorrizko Gidoi Onenaren – Michel Gaztambidek eta Urbizu berak idatzia -, Muntaia Onenaren eta  Gizonezko Aktore Onenaren – José Coronado – Goya Sariak  ere.

ASTEBURUKO PROGRAMAZIOA

FOCUS: MÉXIKOEMAKUMEA ETA JATORRIZKO ZINEMAK

Bihar, igandea 14, 11:30etan, Mexikoko jatorrizko herrietako emakumezko zinemagileen topaketa bat egongo da, publikoari irekia, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Topaketa honek “Focus: México, mujes y cines originarios” programa berezia aurkeztuko du, Yunuen Cuencak komisariatuta, eta bertan parte hartuko dute Zenaida Pérez Gutiérrez Emakume Indigenen Asanblada Nazionaleko kideak, Yásnaya Aguilar Gil mixe hizkuntzalariak eta Luna Marán, Itandehui Jansen, Concepción Suárez Aguilar eta Yolanda Cruz zinemagileek.

VULK EZ DA

BBK Aretoak ZINEBIko edizio honetako saio berezienetako bat hartuko du igandean. “Vulk ez da” da titulua, eta Vulk talde bibotarraren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera emango die ikusleei, baita aurrez grabatutako beste material batzuekin duen konbinazioaz eta konfrontazioaz ere. Izan ere, taldeak “bere burua aurkitzeko ariketa gisa” definitzen du lan hau, “zuzenekoaren eta ikus-entzunezko materialaren arteko mugak lausotu nahi dituena”.

2014an sortu zenetik, Bilboko taldeak hainbat aldaketa izan ditu, eta ZINEBIn aurkeztuko duten performanceak etapa berri bati hasiera emango dio Andoni de la Cruzek, Alberto Eguiluzek, Julen Alberdik eta Jangitz Larranañak osatutako taldearentzako.

Bere aurreko bi lan luzeen ondoren (Beat Kamerlanden 2017an eta  Ground for Dogs  2018an), Vulk-ek laster aurkeztuko du bere hirugarren LPa, VULK EZ DA  ere titulua duena, hainbat latitudetan berrehun kontzertu bainho gehiago eman eta nazioarteko jaialdi ospetsuetan parte hartu ondoren, hala nola Bartzelonako Primavera Sound Jaialdian, Benicassimgo Nazioarteko Jaialdian edo Bilbao BBK Live jaialdian, besteak beste.

Vulk ez da Galapanek ekoiztua da, ZINEBIrekin batera. Gainera, Arriguri, Badator, Balea eta BBK Aretoarekin kolaboratzen du.

SAIL OFIZIALA

ZINEBIk, bere Sail Ofizialean, Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren bi saio berri aurkeztuko ditu gaur Azkuna Zentroko Auditorioan. Parte-hartzaileen artean, Lukas Marxten azken lana dago (Jakub Vrbarekin zuzendarikidea), 2020ko ZINEBI Sari Nagusia irabazi zuena eta oraingo honetan, “Beautifully Maintained and Well Located” (2021) aurkezten duena; Carlos Gómez Salamancaren “Yugo” (2021) film labur frantziar-kolonbiarraren mundu mailako estreinaldia; Paula Armijo zinemagile espainiar gaztearen debut dokumentala, “Écoutez-moi” (2021); Nele Wohlatz zinemagile alemaniarraren “Turista” (2021), 2016ko ZIFF Saria irabazi zuenak “El futuro perfecto “ filmagatik edo Diego Lenin zuzendari mexikarraren “El sueño más largo que recuerdo” (2021), Sundance-n estreinatu zuen film laburra, eta ZINEBIk aukeratu duena Estatuan aurkezteko.

ZIFF – ZINEBI First Film Opera Primaren Nazioarteko Lehiaketari dagokionez, gaur Europako bi dokumental-produkzioren txanda izango da: “Reconciliation” (“Odpuιanje”, 2021), Eslovakiako Marija Zidar zinemagileak zuzendua (CPH: DOX zinema dokumentaleko jaialdi daniarrean estreinatua) eta “FREIZEIT or: The Opposite of Doing Nothing” (“FREIZEIT oder: das gegenteil von Nichtstun”, 2021), Caroline Pitzen alemanarena. Gazte gogoetatsu eta konprometitu baten oso ikuspegi ezohikoa eskaintzen du, eta ez dio uko egiten dibertsioari, baina ez ditu alde batera uzten sexismoa, gentrifikazioa edo herritarren erantzukizuna bezalako gai eztabaidagarriak.

MARTA POPIVODA, BILBON

Aurreko ZINEBIn telematikoki parte hartu ondoren, CINE_ILEGALA ekimena Bilbon ezarri zeneko hamargarren urteurreneko ekitaldi batean, Marta Popivoda zinegile eta ekintzaile serbiarra Arte Ederren Museora itzuliko da igandean, hilak 14, Bulegoa z/b arte-bulegoko kideekin beste topaketa bat egiteko.

Oraingo honetan, “Landscapes of Resistance” (“Pejzaéi otpora”, 2021) aurkeztuko du. Rotterdameko Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zen mundu osoan, eta, besteak beste eta Cinéma du Réel (Paris), Jeonju (Hego Korea), Beldocs (Serbia), Salónica (Grezia) edo Sarajevo (Bosnia) bezalako jaialdietan sarituta. Popivodak Miren Jaio, Leire Vergara eta Beatriz Cavia Bilboko arte eta jakintza Bulegoko kideak izango ditu lagun.

Gainera, Golem-Alhóndiga zinemetan estreinatuko da Estatuan “We” (“Nous”, 2021). Alice Diop zinemagile frantsesak zuzendu zuen, eta Berlinaleko aurreko edizioko Dokumental Onenaren saria jaso zuen. Gainera, Encounters ataleko Film Onenaren saria ere jaso zuen. Gaur egungo Parisko metropoli-errealitatearen erretratua da “We”: hiria zeharkatzen duten aldirietako trenbideetako linea baten ibilbideari jarraituz, Diop-ek garbitzaile baten, txatar-merkatari baten, ehiza maite dutenen talde handi baten, monarkiko frantziarren, erizain baten bizitzak aurkezten ditu eta, are gehiago, zuzendariak Pierre Bergounioux idazlearekin (Godard-en “Notre musique”-n egin zuen lehen zinema-ibilaldia, eta “B-17G” eta “Una habitación en Holanda” saiakeren egilea da) batera egindako hausnarketa aurkezten du.

Beautiful Docs sailak bihar, igandea, Golem-Alhóndiga zinema-aretoetan aurkeztuko du “Taming the Garden” (Salomé Jashi, 2021) eta “A Night of Knowing Nothing” (2021),   urteko proposamen dokumental erradikalenetako bat, non Payal Kapadia zinemagile indiarrak fikzioaren klasiko bat erabiltzen duen, genero epistolarra, protagonistak bizi den gizarteari buruz duen begirada ezagutarazteko. Film dokumental onenaren Golden Eye saria jaso zuen Cannesen film luze honek, eta ZINEBIn estreinatuko da Euskadin.

Jaialdiko prentsa-materialak esteka honetan kontsulta daitezke

SARE SOZIALAK