- Uribek ZINEBIko ohorezko saria jasoko du bihar, azaroak 19, jaialdiaren amaiera ekitaldian, Arriaga Antzokian.
- Hilaren 21era arte zabalik egongo den erakusketan Jesús Uriartek “La fuga de Segovia” filmatzean egindako argazkiak egongo dira ikusgai, baita proiektu zinematografikoaren testuingurua hobeto ulertzen laguntzen duten hainbat objektu eta dokumentu ere.
- ZINEBIk bihar ezagutaraziko du bere 63. edizioko Palmares Ofiziala, eta film labur sarituak Arriaga Antzokian proiektatuko dira, 19:30etan hasiko den amaiera galaren ondoren.
ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, Bilboko Udalak antolatuta, 63. edizioa bihar, azaroak 19, amaituko da 19:30etan, Arriaga Antzokian ospatuko den amaiera ekitaldiarekin. Bertan, Imanol Uribe zinegile bizkaitarrak (San Salvador, El Salvador, 1950) aurtengo bigarren Ohorezko Mikeldia Juan Mari Aburto alkatearen eskutik jasoko du.
Azken mende erdiko euskal eta estatuko zinemagintzaren erreferente saihestezina, Imanol Uribek joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan ekin zion bere ibilbideari. 1977an ZINEBIn lortu zuen Zilarrezko Mikeldia, Lemoizko Zentral Nuklearraren eraikuntzaren aurka hainbat mugimendu hiritarrek egindako borroka jasotzen duen “Ez” dokumentalagatik.
Sari hori ez zen Bilbon lortutako azkena izango, 1983ko ZINEBIko Euskal Zinema Sailean ere aipamen berezia egin baitzioten “Ikuska 13: Euskal Kantagintza Berria” (1982) bere lanari.
Harrezkeroztik, bere karrera aintzatespen publikoez gainezka egon da: “El rey pasmado” (1991) filmak zortzi Goya sari lortu zituen, nahiz eta ez zuzendari edo film saririk irabazi, eta hori bai lortu zuen “Días contadok” (1994), Akademiako beste zortzi sariez gain,
Orduz geroztik, bere ibilbidea aintzatespen publikoz josita egon da: “El rey pasmado” (1991) filmak zortzi Goya sari lortu zituen; nahiz eta ez zuzendari edo film saririk irabazi, eta hori bai lortu zuen “Días contados” (1994) filmarekin Akademiako beste zortzi sariez gain, Zuzendari Onenaren eta Film Onenaren sariak lortu zituen Uribek besteak beste, baita Donostiako Zinemaldiko Film Onenaren Urrezko Maskorra ere. Bigarren Urrezko Maskorra “Bwana” (1996) filmarekin lortu zuen, eta Donostiako Zinemaldian jadanik Hispaniar hizkuntzako Film Onenaren Kantauriko Perla saria jaso zuen “El proceso de Burgos” (1979) film luze dokumentalarengatik. Montrealgo Jaialdian (Kanada) Epaimahaiaren Sai Nagusia ere jaso zuen, “Miel de naranjas” (2012) filmagatik.
“LA FUGA DE SEGOVIA” FILMAREN 40. URTEURRENA
Uribe ere protagonista da “Segoviako ihesaren 40 urte. Pelikula bat baino gehiago / 40 años de La Fuga de Segovia. Más que una película” erakusketan, Euskal Ekoizleen Elkarteak (EPE-APV) eta Ángel Amigok bultzatuta. Imanol Uriberen fikziozko lehen film luzea izan zenaren ekoizlea 1981ean Donostiako Zinemaldian Kritaren Saria jaso zuen.
San Frantziskoko komentu zaharreko aztarnategian egongo da erakusketa zabalik hilaren 21era arte, eta bertan Jesús Uriartek “La fuga de Segovia” filmaketan egindako argazkiak egongo dira ikusgai, baita proiektu zinematografiko bat baino zerbait gehiago izan zenaren testuinguru errepikaezina hobeto ulertzen laguntzen duten hainbat objetu eta dokumentu ere.
Gaur eguerdian erakusketara egindako bisitan, Uriberekin batera Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia, Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria, Ángel Amigo “La fuga de Segovia”ko ekoizlea, Carlos Juárez EPE-APVko Presidentea, Carlos Reviriego Espainiako Filmotekako Programazio Zuzendaria, Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko Zuzendaria eta Mario Pardo eta Ramón Barea filmeko aktoreak izan dira. Mayda Zabalak, Alex Angulo aktorearen alargunak ere hartu du parte.
ZINEMA ZUBIAK
ZINEBI 63ren azken txanpan azken profesionalei eskainitako jarduerak ere egongo dira, Zinema Zubiak programaren barruan. IBAIAk (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) NAPAR Nafarrako Ekoizleen Elkartea eta ZUKUGAILUA Akitania Berriko Ekoizleen Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da hau, eskualde hauetako enpresa eta profesionalen arteko harremanak dinamizatu eta proiektu bateratuak garatu nahi dituena.
Bihar, hilak 19, Azkuna Zentroan garatuko den jarduerak Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko lurraldeen arteko koprodukzioko hiru proiektu aurkeztuko ditu. Bertan, koproduktoreen bilaketari, banaketari, finantzaketari eta abarri buruzko esperientziaren berri emango da.
PALMARESA
2020ko edizioan ZINEBIren Nazioarteko Epaimahaietako kideak ezin izan ziren Bilbora bidaiatu bertan parte hartzeko, baina aurten, berriz ere, Epaimahaiak Palmares Ofizialaren irakurketa tradizional egingo du.
Hitzordua ostiralean izango da 11:00etan Arriaga Antzokiko foyerrean. Bertan hartuko dute parte Isabel Herguera euskal zuzendari eta ekoizleak, Itandehui Jansen zuzendari mexikarrak, Jone Laspiur aktore gipuzkoarrak, James Lattimer programatzaile, kritikari eta zinemagile britainiarrak, Florencia de Mugica ekoizle argentiniarrak, honako sari hauek irabazi dituzten film laburrak iragartzeko:
- ZINEBI Sari Nagusia (7.000 €)
- Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 €)
- Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000 €)
- Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €)
- Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €)
- Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia (5.000 €)
- Publikoaren EITB Saria (3.000 €)
- Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria (3.000 €)
- Cineclub FAS Saria (2.000 €)
- UNICEF Saria (zuzkidura ekonomikorik gabe)
Film labur sarituak Arriaga Antzokian proiektatuko dira amaiera galaren ostean.
Bestalde, Paula Arantzazu Ruiz kazetari eta zinema kritikariak, Eva Sangiordi idazle eta programatzaile italiarrak eta Helena Wittmann artista eta zinemagile alemaniarrak osatutako epaimahaiak ZIFF Sari Nagusia (12.000 €) emango dio Sai Ofizialeko – ZIFF Nazioarteko Lehiaketako Film Onenari. Gazte Epaimahaiaren Sariaren film irabazlea ere ezagutaraziko da, 2.000 euroko saria jasoko duena.
ZINEBIko prentsa-materialak esteka honetan kontsulta daitezke.