Erabili gure bilatzailea

    Islatutako keinua. Zinema ikusi, entzun eta hauteman

    Out of water_still2 – Filip Jeleniewicz

    Out of Water Dzieci i ryby

    Gracjana Piechula

    Zosia 13 urteko CODA bat da, guraso gorrak dituen haur entzulea. Aitarekin batera, bere ametsetako igeriketa lehiaketan aritzeko prest dago, baina aitaren nahaste bat dela eta, ezingo du parte hartu. Bidean, hainbat oztopo izango dituzte, eta Zosiak interprete eta bitartekari lana egin beharko du bere aita gorraren eta gainerako pertsona guztien artean. Ahotsa edukitzea, pribilegioa ez ezik, zama ere bihurtzen hasiko da neskatoarentzat.

    Informazio gehiago
    main-La Goutte dEau – carole sionnet

    The Drop of Water La Goutte d'eau

    Carole Sionnet

    Ur tanta batek bere hodeitik itsasora egiten duen bidaia. Istorioa Frantziako zeinu hizkuntzan kontatzen da. Marrazkiekin itzulita dagoenez, irisgarria da Frantziako eta atzerriko pertsona gor eta entzuleentzat. Ez du, ez soinurik, ez azpititulurik; zure begiak eta zure arreta besterik ez dituzu zeinu hizkuntzan kontatutako istorio honetaz gozatzeko.

    Informazio gehiago
    Le_Sens_du_toucher_1 – Folimage

    The Sense of Touch Le Sens du toucher

    Jean-Charles Mbotti Malolo

    Cholé eta Louis elkarrekin maiteminduta daude ezkutuan. Hitz bakoitza mugimendu bat da, esaldi bakoitza koreografia bat. Louisek, azkenik, Chloé etxera gonbidatzen du afaltzera, eta bidean aurkitutako katakume batzuekin uzten du, Louisek animalia-ileari alergia badio ere. Afarian, Louisen alde iluna agertzen hasiko da…

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators